Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2017ko Uztailaren 06a
Bestaberri eta Otaba ondo
Aro ona lagun, ederki joan dira elizkizunak bi igandez.
Aro ona lagun, ederki joan dira elizkizunak bi igandez. Bestaberri Donoztirin eta Otaba Donamartirin. Gazteria serioski eta kartsutasun handiarekin bildurik ospatu da Sakramendu Saindua. Soinularien lerroan hiru herritar, Gilles, Philippe eta Michèle neska gaztea. Arberoa aldean ere bizirik dira uroski kantua, dantza eta soinua, Euskal Herriko ohiduretan baitira horiek premiatsuenak. Biba gazteria ederra! Eskerrak ere laguntzaile guzieri. Milesker Dominique Errecart, Frantses Dardan parropiako erretora, eta Xipri Arbelbide apez laguntzaileari. Heldu den urte arte.











