Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017ko Uztailaren 06a
Pestak
J.A.
Herriko pestak ongi iragan dira orokorki. Ekainaren 22an hasiak ziren eta 25ean igandearekin bukatu dira.
Herriko pestak ongi iragan dira orokorki. Ekainaren 22an hasiak ziren eta 25ean igandearekin bukatu dira. Jadanik zenbeit urte hautan ohargarri da pesta denboraldi huntan bi egun badirela bereziki jendetsuak eta herrikoiak. Ortziraleko pesta eguna giro eder batean iragan da, kontzertuak eta Jondonaneko suak arrakasta ederra bildu dute herritarrenganik. Igandeko danborradan parte hartu dute Hazparneko eta Azpeitiako soinulariek bai eta bertze herri batzutako danborradetako zenbeitek. Oro har 200 kidez goiti baziren herriko karriketan ibili direnak igande goizarekin. Erran behar da Hazparneko danborradaren 25. urteburua ospatzen zela eta ere Azpeitia-Hazparne parezkatzearen 30. urteburua. Egun osoan jende ainitz etorri da pesta egun eder huntarat, he rriko arrabotea mukuru bete da dantzaldi eta kantuetan parte hartzeko. Damugarri da gertakari latz batek ilundu daukula pesta giro eder hori, larunbat gauean gazte batek ganita ukaldiak eman ditu 5 pestaliarreri eta ondorioz zaurituetarik bat oso larriki kolpatu du. Jakin dugunaz zauritua izan den gaztea zenbeit orenez biziaren irriskuan izan ondoan, kinka gaixto hortarik atera da eta sendatzeko bidean jarri.












