Hegoaldean | 2017ko Uztailaren 06a

EEPKren barne eztabaida

EPPK, euskal preso politikoen kolektiboak, azken hilabetetan eraman duten barne eztabaidaren emaitza orokorrak aurkeztu ditu.

EPPK, euskal preso politikoen kolektiboak, azken hilabetetan eraman duten barne eztabaidaren emaitza orokorrak aurkeztu ditu. Emaitza horiek garrantzi politikoa dute, kolektiboak ildo berri bati lotzea erabaki baitu. Hots, euskal gizartearen babesarekin egin nahi du legediaren bidea, urrats berritzaileekin. EPPKren datuen arabera, %87,2ko parte hartzea izan da zuzendaritzaren oinarrizko txostenari buruzko eztabaidan, eta %73,4 agertu dira alde. Emaitza argi horrek presondegitik ateratzeko bide legalen ibilbide orria indartzen omen du. Beraz, preso bakoitzak erabakiko omen du bide juridikoak eskaintzen dituen aukerak baliatu nahi dituen ala ez, eta estrategia kolektiboki onartua izan denaz gero, beti kolektiboaren laguntza eta babesa izanen du. Erabaki hori ongi hartu dute Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi gehienek. Berri baikorra dela adierazi dute, behar baino berantago heldu dela azpimarratu badute ere. Sortu alderdia ere kontent agertu da, bakearen bidean presoek "urrats garrantzitsua" eman dutela nabarmenduz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2017/07/06

San Ferminak

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak bat egin dute uztailaren 6 honetan hasiko diren San Ferminetan gertatzen diren eraso sexistei buru egiteko.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2017/07/06

Altsasuko auzia

Ustez bi guardia zibil eta haien bikotekideak erasotzeagatik Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten Altsasuko gazteen ahaideak eta beren abokatuetako bat Europako Parlamentuan izan dira, Bruselan, auziaren xehetasunen berri emateko eta herrialde ezberdinetako eurodiputatu eta taldeen sustengua galdegiteko.

Irakurri segida

3408. zbk

Gatu batek ez dezake ukan lehoi baten bizi-molde bera.

Spinoza

Gure Hitza | 2017/07/06

Salaketaren gizartea

Peio Jorajuria

François Bayrou Justizia ministro ohiak, bere kargua hilabete soil baten buruan uztera behartua izanik, gaitzetsi ditu mundu mediatiko horretan eta sare sozialetan salatari-malatari lanetan ari direnak, Grezia Zaharreko "sycophantes" famatuei konparatzen zituela.

François Bayrou Justizia ministro ohiak, bere kargua hilabete soil baten buruan uztera behartua izanik, gaitzetsi ditu mundu mediatiko horretan eta sare sozialetan salatari-malatari lanetan ari direnak, Grezia Zaharreko "sycophantes" famatuei konparatzen zituela. Sycophantes horiek "salatari profesionalak" ziren. Hemen izenda genitzake salatari-malatariak. "Salatari-malatari, apez-uzki milikari" dio erran zaharrak. Kasu honetan milikatzea baino urrunago doa salatariaren lana, "profesionala" izanez geldi geldia salatzeak baitio ogibidea segurtatzen.

Grezia Zaharrean salatari horiek beren lan hitsa zeramaten, ez jendetasunez edo gizalegez, baina soilki beren sakelak betetzeko xedez, frankotan garrantzia gutiko saltsak zituztela plazaratzen. Demosthene greziar politikariak "populuaren zakurrak" deitzen zituen. Hori guzia gogoan zukeen Bayrou biarnesak salatari-malatari horiek aipatzean. Eta egia da badela gogoetatzekoa gaur egun gauzak nola iragaten ari diren ikusi-eta. Ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016