Herriz Herri - Sara (L) | 2017ko Uztailaren 06a

Eskola

Ganex

Kiroldegia ongi betea zen
Kiroldegia%20ongi%20betea%20zen

Gan den ortziralean San Josepe eskolako haurren besta zen.

Gan den ortziralean San Josepe eskolako haurren besta zen. Dantzak, antzerkiak eta kantuak eman dituzte. Denetara badira 120 bat haur. Afaltiarrak ere kontent ziren, baziren 280 heldu bederen, izigarri ongi jan dute, jatekoak haragitegiko Mariane eta Tristan Sagek prestatuak zituzten eta burasoek zerbitzatuak. Irakasleak 7 badira: Xabi Duranona buruzagia, Nathalie Dupacq, Anne Fertin, Patricia Kollongo, Anne Laure Suhubiette, euskaraz Eliane Elizalde eta Xibi Guillenteguy. Laguntzaileak 4: Denise Etcheverrigaray, Martine Goyetche, Annie Londaitz, Fabienne Tapia, sukaldaria Bernadette Mortalena. Xabi Duranonak eta Bernadette Larronde burasoen lehendakariak eskerrak bihurtu dituzte haurreri, afaltiarreri eta ere laguntza ekarri duten guzieri, ahantzi gabe ikasleak, haur zaintzaileak eta sukaldaria. Guk ere eskerrak deneri holako gauza ederrak irakusteagatik. Izigarriko omore onean bukatu da besta hori.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Sara (L) | 2017/07/06

Sortzeak eta heriotzeak

Ganex

Maiatzeko sortzeak

Aspirot Luka (05-07). Lastra Luken (0517). Etchebarne Oihana (05-17).

Heriotzeak

Zapelena Veronique, espos Echeverry, 75 urte, Adametakoborda (05-07). Tapia Martin, 76 urte, Mahastian (05-12). Pecorena EtiennetteBlanche, espos Bernez-Vignolle, 90 urte, Aldapan (05-13). Fagoaga Paul-Martin, 91 urte, Kastantxenea (05-24). Ordoqui Marie, espos Ayez, 94 urte, Mandaxainea (05-29).

...

Irakurri segida

3408. zbk

Gatu batek ez dezake ukan lehoi baten bizi-molde bera.

Spinoza

Gure Hitza | 2017/07/06

Salaketaren gizartea

Peio Jorajuria

François Bayrou Justizia ministro ohiak, bere kargua hilabete soil baten buruan uztera behartua izanik, gaitzetsi ditu mundu mediatiko horretan eta sare sozialetan salatari-malatari lanetan ari direnak, Grezia Zaharreko "sycophantes" famatuei konparatzen zituela.

François Bayrou Justizia ministro ohiak, bere kargua hilabete soil baten buruan uztera behartua izanik, gaitzetsi ditu mundu mediatiko horretan eta sare sozialetan salatari-malatari lanetan ari direnak, Grezia Zaharreko "sycophantes" famatuei konparatzen zituela. Sycophantes horiek "salatari profesionalak" ziren. Hemen izenda genitzake salatari-malatariak. "Salatari-malatari, apez-uzki milikari" dio erran zaharrak. Kasu honetan milikatzea baino urrunago doa salatariaren lana, "profesionala" izanez geldi geldia salatzeak baitio ogibidea segurtatzen.

Grezia Zaharrean salatari horiek beren lan hitsa zeramaten, ez jendetasunez edo gizalegez, baina soilki beren sakelak betetzeko xedez, frankotan garrantzia gutiko saltsak zituztela plazaratzen. Demosthene greziar politikariak "populuaren zakurrak" deitzen zituen. Hori guzia gogoan zukeen Bayrou biarnesak salatari-malatari horiek aipatzean. Eta egia da badela gogoetatzekoa gaur egun gauzak nola iragaten ari diren ikusi-eta. Ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016