Egun eta bihar | 2017ko Uztailaren 06a
Egun eta Bihar
J-B D.
Zernahi gertakari bada keinka huntan. Besteak beste politikaren mundu hortan gobernu berriaren eta legebiltzarraren lehen urratsekin. Bainan aipaldi gehiena ukan duena izan da batere dudarik gabe Simone Veil fama handiko emaztearen heriotzea.
Simone Veil
Zernahi gertakari bada keinka huntan. Besteak beste politikaren mundu hortan gobernu berriaren eta legebiltzarraren lehen urratsekin. Bainan aipaldi gehiena ukan duena izan da batere dudarik gabe Simone Veil fama handiko emaztearen heriotzea. 89 urtetan. Judua zelakotz gazte hutsa zen 1944-an deportatua izan zelarik. Bizirik ateratu zen nolazpait ifernu ilun hartarik. Urteak jin eta urteak joan alde bat izan da orduko izigarrikerien lekuko zinez arraroa, denetan errespetu handiz entzuten zena. OÀ¯'¬'zioz abokata, politikari ere lotu zen eta zoin kartsuki. Lehenik ministro, beti emazteen eskubideak gogoan, premiatsuak zauzkan aldarrikapen batzuen alde karraskan bermatuz. Aldaketa asko sustatuz denboran eztabadabide izan ere direnak eta orai ainitzen gustuko segurik aitzinamendu balios kondu ekarriak, ez denak ados izanikan ere, bakoitxak beti ba bere arrazoinak alde edo kontra izaiteko. Gero, Europako legebiltzarrean biltzar buru, errotik Europa batuaren aldeko suhar agertuz. Bestalde oraino, frantses Akademian ere barne. Hedadura zabal-zabaleko emaztea gisa guziz, ez baita harritzeko hoinbeste aipaldi ukan baitu hil berria hedatu orduko, ez eta hoinbeste laudorio eta goresmen...Biltzarburu "berde" bat
Deputatuak lotu dira beren laneri. Lanean artzeko hautetsiak izanak dira alabainan. 577-etarik 424 berriak dira. Denbora poxi bat behar nahitez beren bizi berriari untsa jartzeko... Dena den, beren biltzar burua hautatu dute xuxen den bezala lehen bilkuran berean. Ainitzek zioten hor gaindi lehen aldikotz emazte batek ardietsiko zuela kargu hori, ikusiz egoki dela emazteeri gero eta toki gehiago egitea legebiltzarrean ere. Denen buru, ez da holakorik gertatu. Macrontiarrak bildu dira lehenik beren artean aztertzeko nor zaukaten hautagai asurtiena. Beren arteko bozkatze hortan lau hautagai agertu dira, bi emazte eta bi gizon, bainan lehen bozaldian berean François de Rugy nagusitu da. Gisa batez, ez da hortaz sobera harritu behar. President berriak aspaldian untsa ezagutzen ditu legebiltzarreko usaiak, bera jadanik president-orde izana eta. Gehiengoan diren deputatuek nahiago ukan dute beraz biltzar buru ezarri Bourbon etxe hortako berri untsa dakien norbait. Erakusterat emana izan da haatik kargu handixko askotan bi urte eta erdiren buruan aldaketak balitazkeela, denbora erditan beraz. Orduan du beharbada emazte batek segida hartuko biltzar buru bezala ere... Dena den, politikari "berde" bat dugu beraz legebiltzar buru. Ezen François de Rugy "berdea" da, "berdea" bainan duela zonbait hilabete arrunt macrontiar bilakatua...Ttattarrik gabe
Deputatuen lehen bilkuran, ustegabeko batzu ere gertatu dira eta zonbait segurik eztabada bide izan dira. Usaia da legebiltzar hortan gizonak beti À¯'¬'‚oka edo ttattarra soinean izaitea. Bai untsa bezti, ez direla nor nahi alabainan, eta beraz ttattarra lepoan... Mélenchontiarrak ez batere ados, gizona ez dela batere gizonago holako bilkura batean ere ttattarrarekin delakotz. Badira hori arras gaizki hartu dutenak, ezin onets deputatu batzu hola agertzea ttattarrik gabe, hori errespetu eskasa ere dela. "Nundik izaiten ahal da errespetu eskasa?" ihardesten diote Jean-Luc Mélenchon ezkertiar taldeburuak. Horra zertaz ari izan diren elgarri pikoka... Beste gauza bat askori ez zaiotena untsa joan: biltzarburu berria hautetsia izan-eta, bere alkirat igan denean, denak xutitu dira, hori ere betiko usaia, denak salbu mélenchontiarrak. Eta hor preseski baditake izan den errespetu eskasño bat. Gisago izanen zen denak xutitzea, batzu ez txaloka plantaturik ere.Okerkeria bat
Biharamunagoan, deputatuek muntatu dituzte legebiltzarreko batzordeak. Ardurenean, denbora guti aski da hortako. Aldi huntan haatik biziki bilkura luzea izan da. Eta hori parte segurik eskuindarrak bi taldetan jarriak direlakotz. Alde batetik, arrunt gobernuaren kontra agertzen direnak (94 deputatu). Bestetik, gauzak nola itzulikatzen diren ikusiz jokatu nahi dutenak, gobernuaren alde ere agertzen ahal (38 deputatu, UDI-tiarrak barne). Nola batzordetako kargu batzu eskaini diren bigarren andana huni bainan eskaini gobernuaren kontrakoak balire bezala, ez direlarik arras hala, badira kexatu direnak eta horrek berak bilkura azkarki luzatu du...
Gehiago dena, giroa samindu da ere sei president-ordezkoak hautatzearekin. Seiak gehiengokoak baitira eta hori ainitzen gustuko okerkeria gaitza izanki!










