Herriz Herri - Behaskane-Laphizketa (NB) | 2017ko Uztailaren 06a
Amikuzeko ibilaldia
Joan den ekainaren 11ko egunaldiak arrakasta polita bildu du, antolatzaile ziren Ikastola eta Zabalik elkartea pozteko gisan.
Joan den ekainaren 11ko egunaldiak arrakasta polita bildu du, antolatzaile ziren Ikastola eta Zabalik elkartea pozteko gisan. Goiz-goizik Behaskaneko lakuaren inguruak harrotzen hasiak ziren, eta txirrindulaz ala oinez, multxo ttipika ala bakarka, jendea abiatzen zen kolorezko xingoleri segi, mota bakoitzak ibilbide luze edo laburragoa, errexa edo zailagoa markatzen baitzuen, Lohitzune eta Domintxineko "kaskoetan" gaindi. Bide erdi, askaria hartzeko manera aurkitu zuten denek, hori ere kirolaren parte baita alabaina. Gisa hortan, 80 txirrindulari eta 105 oinezkoek parte hartu zuten. Goiz hundarrera, haurrendako zoin-gehiagoka ttipi batzu antolatuak ziren lakuaren inguruan, gehituak ostatuan eta talo jaten artzeko artetik. Ohartzen gira, emeki-emeki, gertakari hunek bere manera atzemaiten ari duela, eta jendea ere, urtetik urtera, lasaiki egoiten dela ondotik kalakan eta goxatzen. Huna haurren lehiaketen emaitzak. 2005-2007 artekoetan, mutikoetan: Xabi Castege - Mikel Hiraboure; nesketan: Argitxu Arburua - Kattin Fourcade; mistoan: Anaïs Récalde - Patxi Barteborde. 20022004 artekoetan, mutikoetan: Iban Iceaga - Bastien Brisé; nesketan: Idoia Iceaga - Emma Vignau. Antolatzaileek laguntzaile izan dituzten enpresak eskertzen dituzte, horien artean Oihanburu eta Etxegintzakoak bereziki. Ondoko urtera arte, dudarik gabe.











