Herriz Herri - Ahurti (L) | 2017ko Agorrilaren 03a
Belokeko Organo eta Xirribika Musikaldia
Igandekari, agorrilaren 13an, 15:30 orenetan, Belokeko abadian (Ahurti), Marie-Véronique Ruyssen serora organistak musikaldi bat emanen du Pariseko bi xirribikarirekin: Huguette Malaquin eta Martine Costenoble, iguzkialdeko gure anai-arreba giristinoen onetan.
Igandekari, agorrilaren 13an, 15:30 orenetan, Belokeko abadian (Ahurti), Marie-Véronique Ruyssen serora organistak musikaldi bat emanen du Pariseko bi xirribikarirekin: Huguette Malaquin eta Martine Costenoble, iguzkialdeko gure anai-arreba giristinoen onetan. Musikaldi hau eratua da Iguzkialdeko Ekintzaren eta Frantziako Apezpikuen Konferentziaren geriza pean. Helburua da Kirkoukeko ikasle giristino irakiarren laguntzea. Irakeko Estatu Islamikoa zabaltzen ari zen Mossouleko eskualdetik ihes egin behar izan zuten 2014ko agorrilaren 7an Irakeko beste hiri batera, Kirkoukera, ikasketen egiten segitzeko. Mirkis, Kirkoukeko artzapezpiku kaldearrak eginahal guziak egiten ditu ikasleak han egon daitezen: "Geroko kadreak lagundu behar dira beren ikasketak aitzina egin ditzaten. Behar-beharrezkoa da gure herria ber-eraikitzeko. Gazte horiek lagunduz herrian atxikitzen ditugu". Egitarauan musika errusiera eta frantsesa. Zatozte agorrilaren 13ko musikaldi ederrerat, zuen sustengua eta elkartasuna Iguzkaldeko giristinoeri erakuts diezaiezuen. Aitzinetik eskerrak emaiten dizkizuete











