Herriz Herri - Ahetze (L) | 2017ko Agorrilaren 03a

Udako besta

Panpili

Agorrilaren 12an, larunbata, Herriko Etxeak eta bestetako elkarteak udako besta egun bat antolatzen dute.

Agorrilaren 12an, larunbata, Herriko Etxeak eta bestetako elkarteak udako besta egun bat antolatzen dute. 8:30 oinezko itzulia, bi zirkuitu (10km eta 15km). 14:00 petanka xapelketa. 16:00 trotineta lasterketa. 17:00 pilota partida. 18:30 Afrikako dantzak. 19:30 aperitifa. 21:00 afaria: zerri ttiki jatea aterbean eta musikarekin; afaria segurtatzeko, txartelak salgai izanen dira Ahetzeko plazan agorrilaren 2an eta 5ean, arratsaldeko 7ak eterditan. 23:30 su-artiÀ¯'¬'ziala. Deneri ongi-etorria eginen da, egun goxo baten pasatzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3412. zbk

Denek nahi genuke Jainko izan.

André Malraux

Gure Hitza | 2017/08/03

Bere herrian zertan den euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Duela urte andana bat, uste dut zuhurtziaz beterikako Aita Junes Casenave idazle jakintsuari, Xiberoko gau eskolaren sortzaileari, entzun niola erraiten Iparralde honetan aski ontsa dakigula euskara egoera kezkagarrian dela.

Duela urte andana bat, uste dut zuhurtziaz beterikako Aita Junes Casenave idazle jakintsuari, Xiberoko gau eskolaren sortzaileari, entzun niola erraiten Iparralde honetan aski ontsa dakigula euskara egoera kezkagarrian dela. Inkesta soziolinguistiko egiten denbora galtzeko orde hobe genukeela dakigunok euskara erabiltzea eta ikastetxe guzietan erakastea. Santa Graziko semearen ikusmoldea ez zen segurki makurra. Alabaina, zergatik ez berehala lotu gaitzaren sendatzeari? Bereziki jakinez Frantses Estatuak zor digula erreparatze historiko bat. Baina, partzuergoan bide berri bati lotu aitzin, ikerketa egitera ohitu da gaurko gizartea. 1991n lehen inkesta soziolinguistikoa egin zenetik gaurrera Ipar Euskal Herriko biztanlegoa aldatu da, azkarki emendatu kanpotik etorri hamar milaka erdaldunekin, eta denbora berean gure hizkuntzaren altxor ziren euskaldun elebakarrak kasik desagertu. Herriak jadanik emanak ditu azken inkesta zehatzaren berri larrienak. Lapurdi, Baxenabarre, Xiberoko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016