Herriz Herri - Makea (L) | 2017ko Agorrilaren 03a

Mendiartea

P.U.

Hiriart eta Haristoy
Hiriart%20eta%20Haristoy

Bai, gure Mendiartea bizi da: herriko bestak iragan dira hasi bezala, alaiki, eta gazteria egon da Makea xokoan lañoki eta hartu-emanek xuxen segitu dute auzo herritarren artean.

Bai, gure Mendiartea bizi da: herriko bestak iragan dira hasi bezala, alaiki, eta gazteria egon da Makea xokoan lañoki eta hartu-emanek xuxen segitu dute auzo herritarren artean. Ganixtar soinulariak trenpuan genituen, dantzaldi eta pilotariak ere gogotik ari izan dira, eta huna azkenean Airetik batasuneko bikote batek, Hiriart-Haristoy pareak, À¯'¬'nalerdia irabazi duela 30-28, garaiturik Narbaits-Jaureguy Amikuztarrak. Beraz, pausa ditela doi bat eta segi serios egonez, À¯'¬'nalaren jokatzeko À¯'¬'‚eitean izan diten agorrilaren erditsu hortan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3412. zbk

Denek nahi genuke Jainko izan.

André Malraux

Gure Hitza | 2017/08/03

Bere herrian zertan den euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Duela urte andana bat, uste dut zuhurtziaz beterikako Aita Junes Casenave idazle jakintsuari, Xiberoko gau eskolaren sortzaileari, entzun niola erraiten Iparralde honetan aski ontsa dakigula euskara egoera kezkagarrian dela.

Duela urte andana bat, uste dut zuhurtziaz beterikako Aita Junes Casenave idazle jakintsuari, Xiberoko gau eskolaren sortzaileari, entzun niola erraiten Iparralde honetan aski ontsa dakigula euskara egoera kezkagarrian dela. Inkesta soziolinguistiko egiten denbora galtzeko orde hobe genukeela dakigunok euskara erabiltzea eta ikastetxe guzietan erakastea. Santa Graziko semearen ikusmoldea ez zen segurki makurra. Alabaina, zergatik ez berehala lotu gaitzaren sendatzeari? Bereziki jakinez Frantses Estatuak zor digula erreparatze historiko bat. Baina, partzuergoan bide berri bati lotu aitzin, ikerketa egitera ohitu da gaurko gizartea. 1991n lehen inkesta soziolinguistikoa egin zenetik gaurrera Ipar Euskal Herriko biztanlegoa aldatu da, azkarki emendatu kanpotik etorri hamar milaka erdaldunekin, eta denbora berean gure hizkuntzaren altxor ziren euskaldun elebakarrak kasik desagertu. Herriak jadanik emanak ditu azken inkesta zehatzaren berri larrienak. Lapurdi, Baxenabarre, Xiberoko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016