Duela urte andana bat, uste dut zuhurtziaz beterikako Aita Junes Casenave idazle jakintsuari, Xiberoko gau eskolaren sortzaileari, entzun niola erraiten Iparralde honetan aski ontsa dakigula euskara egoera kezkagarrian dela.
Duela urte andana bat, uste dut zuhurtziaz beterikako Aita Junes Casenave idazle jakintsuari, Xiberoko gau eskolaren sortzaileari, entzun niola erraiten Iparralde honetan aski ontsa dakigula euskara egoera kezkagarrian dela. Inkesta soziolinguistiko egiten denbora galtzeko orde hobe genukeela dakigunok euskara erabiltzea eta ikastetxe guzietan erakastea. Santa Graziko semearen ikusmoldea ez zen segurki makurra. Alabaina, zergatik ez berehala lotu gaitzaren sendatzeari? Bereziki jakinez Frantses Estatuak zor digula erreparatze historiko bat. Baina, partzuergoan bide berri bati lotu aitzin, ikerketa egitera ohitu da gaurko gizartea. 1991n lehen inkesta soziolinguistikoa egin zenetik gaurrera Ipar Euskal Herriko biztanlegoa aldatu da, azkarki emendatu kanpotik etorri hamar milaka erdaldunekin, eta denbora berean gure hizkuntzaren altxor ziren euskaldun elebakarrak kasik desagertu. Herriak jadanik emanak ditu azken inkesta zehatzaren berri larrienak. Lapurdi, Baxenabarre, Xiberoko...
Irakurri segida