Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017ko Agorrilaren 03a

Artzain xakur lehiaketa

Ostiral huntan, agorrilaren 4an, iraganen da Murtutsenea elkarteak urtero antolatzen duen artzain xakur lehiaketa.

Ostiral huntan, agorrilaren 4an, iraganen da Murtutsenea elkarteak urtero antolatzen duen artzain xakur lehiaketa. Sei xakur eta sei artzain ariko dira zein baino zein eta nor baino nor, 19:00etan, Atharri ezker pareteko zelaian. Sartzea: 8 euro, urririk 12 urte azpitiko haurrentzat. Eta lehiaren artetik eta ondotik izanen da tokian berean zer jan eta zer edan, talo eta guzi!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3412. zbk

Denek nahi genuke Jainko izan.

André Malraux

Gure Hitza | 2017/08/03

Bere herrian zertan den euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Duela urte andana bat, uste dut zuhurtziaz beterikako Aita Junes Casenave idazle jakintsuari, Xiberoko gau eskolaren sortzaileari, entzun niola erraiten Iparralde honetan aski ontsa dakigula euskara egoera kezkagarrian dela.

Duela urte andana bat, uste dut zuhurtziaz beterikako Aita Junes Casenave idazle jakintsuari, Xiberoko gau eskolaren sortzaileari, entzun niola erraiten Iparralde honetan aski ontsa dakigula euskara egoera kezkagarrian dela. Inkesta soziolinguistiko egiten denbora galtzeko orde hobe genukeela dakigunok euskara erabiltzea eta ikastetxe guzietan erakastea. Santa Graziko semearen ikusmoldea ez zen segurki makurra. Alabaina, zergatik ez berehala lotu gaitzaren sendatzeari? Bereziki jakinez Frantses Estatuak zor digula erreparatze historiko bat. Baina, partzuergoan bide berri bati lotu aitzin, ikerketa egitera ohitu da gaurko gizartea. 1991n lehen inkesta soziolinguistikoa egin zenetik gaurrera Ipar Euskal Herriko biztanlegoa aldatu da, azkarki emendatu kanpotik etorri hamar milaka erdaldunekin, eta denbora berean gure hizkuntzaren altxor ziren euskaldun elebakarrak kasik desagertu. Herriak jadanik emanak ditu azken inkesta zehatzaren berri larrienak. Lapurdi, Baxenabarre, Xiberoko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016