Hegoaldean | 2017ko Agorrilaren 03a

Korta fundazioak omenaldiak geldituko ditu

2000ko abuztuaren 8an hil zuen ETAk Joxe Mari Korta enpresaria Zumaian.

2000ko abuztuaren 8an hil zuen ETAk Joxe Mari Korta enpresaria Zumaian. Geroztik, urtero omenaldia egin diote bere heriotzaren urteburu kari. Baina hemendik aitzina ez dutela horrelakorik gehiago eginen jakinarazi du Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak. Erabaki horren berri ematean adierazi dute "gizartearen normalizazioa lortzeko prozesu gradualari ekarpen bat" egin nahi diotela. Hala ere, zehaztu dute fundazioak ez diola uko eginen Kortaren memoriari, ez eta ere beren iritzia publiko egin eta indarkeriaren bertze biktima batzuen omenaldietan edo ekitaldi instituzionaletan parte hartzeari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2017/08/03

Harmaila

Euskarazko kirol kazetaritzan zegoen hutsune bat betetzeko xedez, Harmaila aldizkaria sortu dute Aitor Manterola, Eñaut Barandiaran eta Iñaki Berasategik.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2017/08/03

Lan gatazkak

Edesa Industrial konpainiako zuzendaritzak eta Fagor Etxetresnak enpresa ohiko langileen ordezkariek adostasunera heldu gabe bururatu dute lehen bilkura, Garagartzako lantegia hetsi eta langileen erdia kanporatzeko planaren berri eman ondoan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2017/08/03

Haimar Zubeldiaren "erretreta"

Haimar Zubeldia, joan den larunbatean, Donostiako Klasikoa bururatzean
Haimar%20Zubeldia_%20joan%20den%20larunbatean_%20Donostiako%20Klasikoa%20bururatzean

Hogei urteko ibilbidearen ondotik, Haimar Zubeldia txirrindulari usurbildarrak agur erran die lasterketei, Donostiako Klasikoaren karietara.

Irakurri segida

3412. zbk

Denek nahi genuke Jainko izan.

André Malraux

Gure Hitza | 2017/08/03

Bere herrian zertan den euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Duela urte andana bat, uste dut zuhurtziaz beterikako Aita Junes Casenave idazle jakintsuari, Xiberoko gau eskolaren sortzaileari, entzun niola erraiten Iparralde honetan aski ontsa dakigula euskara egoera kezkagarrian dela.

Duela urte andana bat, uste dut zuhurtziaz beterikako Aita Junes Casenave idazle jakintsuari, Xiberoko gau eskolaren sortzaileari, entzun niola erraiten Iparralde honetan aski ontsa dakigula euskara egoera kezkagarrian dela. Inkesta soziolinguistiko egiten denbora galtzeko orde hobe genukeela dakigunok euskara erabiltzea eta ikastetxe guzietan erakastea. Santa Graziko semearen ikusmoldea ez zen segurki makurra. Alabaina, zergatik ez berehala lotu gaitzaren sendatzeari? Bereziki jakinez Frantses Estatuak zor digula erreparatze historiko bat. Baina, partzuergoan bide berri bati lotu aitzin, ikerketa egitera ohitu da gaurko gizartea. 1991n lehen inkesta soziolinguistikoa egin zenetik gaurrera Ipar Euskal Herriko biztanlegoa aldatu da, azkarki emendatu kanpotik etorri hamar milaka erdaldunekin, eta denbora berean gure hizkuntzaren altxor ziren euskaldun elebakarrak kasik desagertu. Herriak jadanik emanak ditu azken inkesta zehatzaren berri larrienak. Lapurdi, Baxenabarre, Xiberoko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016