Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 40

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 13a

Ahetze

Santa-Agate - Otsailaren 8an larunbatean, Mulienean, Mattin zenaren etxean bazen mugimendu, Arbona Arantzolako kantariak etorri dira Santa Agate ohoratzera. Kantariekin ere baziren 2 bertsulari gazte, Maddi Ane Txoperena eta Ortzi Idoate, bertsu pollitak eman dituzte eta kantu asko kantatu dira. Pentsa zer plazerra hartu dugun aspaldiko partez, bi bertsulari gazte horiek entzutea Mattin-en etxean! Milesker zuen bisitaz eta berriz ere nahi duzuen arte. Ahetzeko eliza obretan – e...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 40

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 18a

Ahetze

Heriotze Arazoaren 29an segitu dugu bere azken egoitzara Jean Urkia, 1934ko maiatzaren lehenean Ahetzen Pausalekuan sortua. 1959ko martxoaren 31n Germaine Etcheverryrekin esposatu zen eta 5 haur ukan dituzte. Lau alaba eta seme bat: Carmen, Myriam, Murielle, Franck eta Christelle. Ondotik 11 haur ttipi eta hiru ondoko alaba ttipi. Gaztetan bere aitaren segida hartu zuen hargintzan eta ondotik biribil-bidean sartu zen lan egiteko. Erretira hartu eta, arrazako lapin hazkuntzan hasi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 40

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 07a

Ahetze

San Martin herriko bestak Ahetzeko bestak ditugu lau egunez: - Azaroaren 8an, ostirala: (18:30) pilota partida trinketean Valencia/Lucu-Tellier/ Anchordoquiren kontra. Zikiro jatea (20:00) Ibiliz taldeak alaiturik. Izenak eman deituz: 07- 68-30-29-13. - Azaroaren 9an, larunbata: (10:00) Alhorga lasterketa 9km Ahetzeko ikastolak antolatua, izanen da edateko eta taloak jateko. (14:00) kirol txapelketa haur eta burasoentzat (City Stade). Petankako finala (16:00), pilota partida pla...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 40

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 31a

Ahetze

Omiasainduko bestak: huna nun eta zer tenoretan izango diren mezak. - Azaroaren 1ean ostirala, Omiasainduko mezak: Arbonan (9:30) eta Arrangoitzen (11:00). - Azaroaren 2an, hilen meza: Basusarrin (18:30) eta Ahetzen (18:30). - Azaroaren 3a, meza bat bakarrik Arrangoitzen (11:00). Ahetze San Martin bestak, Ahetzeko patroia Ahetzeko bestak izanen dira azaroaren 3, 8, 9, 10 eta 11n. Azaroaren 3an “Mus eguna”: mus txapelketa (8:30), bazkaria axoa on bat janez (12:30), mus txap...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 40

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 10a

“Adixkideak” korala

“Adixkideak” korala: Irailaren 11n gau goxo bat pasatu dugu Ahetzeko elizan. Adixkideak korala bi orenez entzun dugu beren kantu xoragarri eta alaiak errepikatuz. Jende alde pollita bildu da eta denek plazer handia hartu dute. Agian luzaz segituko dute, euskal kantua biziarazteko eta guri plazer egiteko. Aitzinetik milesker talde guziari.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 40

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 19a

Ahetze

Ikastola berria: Bidarteko eta Basusarriko ikastolak gaindizka beterik izanagatik, Ahetze eta Arbonako haurrentzat ikastola berri bat ideki dute Ahetzen. Mementoan 7 haurrekin hasiko dira eta heldu den urte hastapenean bertze bi haur gehiago izanen dira. Hasteko etxe berri bat alokatu dute Ahetzen eta ondoko urteetan Seaskaren nahia liteke Arbonan haur ttipientzat amaeskola bat idekitzea eta lehen mailakoentzat aldiz Ahetzen. Herriak eskaintzen du gela. Guretzat ohore bat da haur...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016