Gure Hitza | 2017ko Irailaren 14a

Zentzugabeak

Janbattitt Dirassar

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen.

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen. Frankotan erraiten da gure eskualdean segurik urteko sasoirik ederrena izaten dela. Agian aurten ere hala izanen da. Baina hori dakiena isilik dago...

Dena den, Udazkeneko lehen asteburuak ekartzen dakizkigu ondarearen egunak. Gisa batez, kasik erran genezake hori astakeria bat dela. Alabaina, ondarea hain da baliosa nun egun guziez behar genukeen hartaz axolatu eta ez urtean aldi bat... Baina xo, holako egunak ez dira batere alferretan egiten, beharrezkoak dira gaurko egunean, denak ere hobeki ohar gaiten preseski ondareari. Artoski entzun behar dira beraz karia horretarat zabaltzen diren gomitak. Dei horietan, bada denetarik eta denentzat. Ondareak berenaz hain ditu eremu zabalak! Badira bisitaldiak, eliza, gaztelu eta erakustokietan. Badira ikusgarriak eta ibilaldiak. Oroitarazia zaigu mintzaira eta gure nortasun berezia egiten duten guziak ondarearen lore baliosenetarik direla. Arta handi-handiz begiratu behar ditugunak. Eta bazterrak ere, mendi, itsas-bazter eta beste, denak ondarearen kontu sartzen ahal direla, sartu behar ere ba funtsean. Hor berean bada hamaika gogoetaren gaia. Ondarearen alde jokatzea da ere salatzea, larunbatean Baionan eginen den bezala, Sudmine bezalako urreketari batzuen xede ergel eta kaltekorrak...

Horiek hola, lazakeriaz, ezazolkeriaz eta funts eskasez, guhaurrek funditzen dugu gure Lurra. Aspaldian erraiten da hori eta mugitzen ere gira gero eta gehiago gauzak onerat itzul diten baina ez aski aparantziarik ere. Berrikitan entzuna dugu solas hau: gure haurrek, haur horien haurrek eta ondotik jinen diren belaunaldiek erranen dutela zinez zentzu-gabeak izan garela hogeigarren mende guzian bai eta oraino aitzina hogeitabatgarrenaren lehen bi hamarkadetan segurik... Beharbada harrituak egonen dira, ezin konprenituz zer gertatu zaigun... Zentzugabeak lurra sobera beroarazteraino, zentzu-gabeak itsasoa zikinduz hondartegi handi bat balitz bezala, zentzugabeak zernahi kutsadura nun nahi eta nola nahika hedatuz. Segur, ez hain aspaldi, gaitzeko hitzarmena À¯'¬'nkatua izan da ingurumena begiratzeagatik. Eskasegia orobat baina baliosa halere. Han eta hemen haatik beti ba estakuru zerbait hitzarmen horren araberako urratsak ez hein batean akuilatzeko. Edo mar-mar-mar kontatzeko gauzak sobera iluntzen ditugula, denen buru ez dela beharbada erraiten den bezainbat kutsadura, eta den hori bera deseginen dela goizago edo berantago...

Joan den aste horretan denak sesituak egon gara orrona batek, izigarria baino izigarriagoa izan den orrona batek, zafratu baititu Antillak eta besteak beste Saint-Martin eta Saint-Barthélémy han nonbait frantses ekarri bi uharteak. Ikaragarriko makurrak izan baitira. Ez dugu erranen gure faltaz direla holako nahigabe ezin jasanak. Lehen ere izan da segur holako. Baina ikerleen arabera orai gero eta usuago, gero eta bortitzagoak. Parte segurik guhaurren faltaz, klima aldaketa kaltegarri batzuk guhaurrek hazten baititugu! Guhaurren kaltetan ari gara noiz nahi. Eta horri ohartzearekin ez biziki mugitzen. Aise erraiten Txinak eta Indiak guk baino aise eta aise gehiago andeatzen dutela gure gaixo Lurra. Badaiteke hori ere baina jendetza arau gu ere poliki ari gara lan txar horietan. Ez beraz huts guziak besteen gain ezar, denek badugu nun zer egin... Heldu den asteburu horretan beraz, gure departamenduan gaindi, 383 hitzordu badira muntatuak ondarearen alde berma gaiten, ingurumena ondarean sartuz bistan dena... Ibil gaiten erne eta balia hitzordu berezi horietaz...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3416. zbk

Egun bihi bat ez genuke egon behar dantzan batere ari izan gabe.

Nietzche

Gure Hitza | 2017/09/14

Zentzugabeak

Janbattitt Dirassar

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen.

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen. Frankotan erraiten da gure eskualdean segurik urteko sasoirik ederrena izaten dela. Agian aurten ere hala izanen da. Baina hori dakiena isilik dago...

Dena den, Udazkeneko lehen asteburuak ekartzen dakizkigu ondarearen egunak. Gisa batez, kasik erran genezake hori astakeria bat dela. Alabaina, ondarea hain da baliosa nun egun guziez behar genukeen hartaz axolatu eta ez urtean aldi bat... Baina xo, holako egunak ez dira batere alferretan egiten, beharrezkoak dira gaurko egunean, denak ere hobeki ohar gaiten preseski ondareari. Artoski entzun behar dira beraz karia horretarat zabaltzen diren gomitak. Dei horietan, bada denetarik eta denentzat. Ondareak berenaz hain ditu eremu zabalak! Badira bisitaldiak, eliza, gaztelu eta erakustokietan. Badira ikusgarriak eta ibilaldiak. Oroitarazia zaigu mintzaira eta gure nortasun berezia egiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016