Inbido | 2017ko Irailaren 14a

Aigues-Mortes, errege bat biziki maite duen hiria

Muslaria

Frantzia behere hortan, Gard departamenduan, bada hiri bat itxurari À¯'¬'datu behar nornahik uste ukaiten ahal baitu hango jende gehienak erregetiarrak ditazkeela!

Frantzia behere hortan, Gard departamenduan, bada hiri bat itxurari À¯'¬'datu behar nornahik uste ukaiten ahal baitu hango jende gehienak erregetiarrak ditazkeela! Hori da Aigues-Mortes, okzitanieraz Aigas Mortas. Ez hain hiri handia, 8417 biztanle duela hiru urte egin kondaketaren arabera. Bainan 4197 ziren 1968an, horrek erakusterat emaiten du jendetza bikoiztu dela mende erdiño bat barne... Turismoari esker bereziki. Bainan zer dute errepublika baino nahiago erregea? Ez, ez dira hortan bainan nasaiki erakusten duten atxikimendu azkar berezi bat badute, eta biziki aspaldian, Frantziako errege batentzat. Errege hori izanki Luis IX.a, ardura deitzen dena Luis saindua, Elizak sainduen lerroan ezarria baitu. Aurten ere, haren besta zen asteburuan, agorril hondarrean, gaitzeko ospakizunak izan dira, arrunt berea duten errege hori kartsuki omenduz. Hiriak daukan plaza nagusiak ere funtsean errege horren izena dauka. Gainerat, plaza horren erdian ikus ditake, aski gora altxatua, erregearen irudi eder bat. Diote Frantzia guzian hiri bakarra dela orai errege baten irudi bat hola agertzen duena. Egia erran, hoin urrun joan gabe, Donibane Lohizunen, Herriko Etxearen aitzinean, hiri hortan esposatu zen Luis XIV.a erregea gisa bertsuan ohoratua da, salbu ez da haatik karrikan edo plazaren gainean, bainan Herriko Etxerat sartzen delarik bulegoetarat heltzeko eskaleren zolan...

Aspaldiko istorioa

Bainan Aigues-Mortes hirian zendako dute holako atxikimendua Luis errege horrentzat? Aspaldiko istorioa da bainan han berean nehork ez duena ahantzia, ez ahantziko ere hola segituz segurik... Diotenaz, errege horri zor diote beren izaitea bera, ez baita guti! 1248an beraz Luis erregea kurutzada baten buru joaitekoa zen Jerusalem alderat bainan Frantziak ez zuen porturik Mediterraneo itsasoaren hegian. Marseilla ez zen oraino frantsesa. Eta eskualde bereko beste hiri batzu Aragoiko erregearen legepean zauden... Itsasoraino lur mutur bat bazen halere frantsestua eta han kokatzen preseski Aigues-Mortes herrixka xumea, arrantzale batzu han bizi, bai eta itsasoko uretik gatza ateratzen zuten batzu... Aigues-Mortes orai baino hurbiltxago zen itsasotik, geroztik doi bat gibelerat egina du.

Dena den, obra asko eginik, besteak beste ur-bide zabal bat, frango barna, Luis eta bere armada hortik ziren beraz abiatu. Ondoko urtetan, hasi ziren hiriaren ederki gerizatzen, gaitzeko harresiak eraikiz itzuli guzian, lehenik Luis IX. manuz eta geroxago haren semeak ildo beretik segituz... Hola zen azkartu eta handitu Aigues-Mortes...

Ikusgarri gaitza

Bestalde, 1270-ean Luis erregea berriz ere horrat jin zen eta hortik abiatu beste kurutzada batean parte hartzerat. Gibelerat ez zen haatik etorri, eritu baitzen eta Tunis hirian zendu... Aurten preseski, bigarren abiatze hori gogoan, gaitzeko ikusgarria muntatu dute Aigues-Mortes hirian, ikaragarriko arrakasta ukan duena. Duela hiru urte aldiz, Luis saindua sortu zelako zortzigarren mendeburua ospatuz, handizki errezebitu zuten Luis de Bourbon, printzea delako erregearen ondoko ekarria dena, Frantziako erregetiar batzuk À¢'€'" ez denek haatik À¢'€'" beren errege-gai daukatena. Printze horren ama Franco diktadore zenaren ilobasoa izanki. Berak funtsean aski laudatzen du Franco, gizon gaitza izana dela, Espainia komunisten menetik begiratu duena! Aigues-Mortes hirian ez bide dute hortaz axola handirik, Luis de Bourbon ohoratzen dute Luis sainduaren segida beti atxikitzen duelakotz eta hortan kito!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3416. zbk

Egun bihi bat ez genuke egon behar dantzan batere ari izan gabe.

Nietzche

Gure Hitza | 2017/09/14

Zentzugabeak

Janbattitt Dirassar

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen.

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen. Frankotan erraiten da gure eskualdean segurik urteko sasoirik ederrena izaten dela. Agian aurten ere hala izanen da. Baina hori dakiena isilik dago...

Dena den, Udazkeneko lehen asteburuak ekartzen dakizkigu ondarearen egunak. Gisa batez, kasik erran genezake hori astakeria bat dela. Alabaina, ondarea hain da baliosa nun egun guziez behar genukeen hartaz axolatu eta ez urtean aldi bat... Baina xo, holako egunak ez dira batere alferretan egiten, beharrezkoak dira gaurko egunean, denak ere hobeki ohar gaiten preseski ondareari. Artoski entzun behar dira beraz karia horretarat zabaltzen diren gomitak. Dei horietan, bada denetarik eta denentzat. Ondareak berenaz hain ditu eremu zabalak! Badira bisitaldiak, eliza, gaztelu eta erakustokietan. Badira ikusgarriak eta ibilaldiak. Oroitarazia zaigu mintzaira eta gure nortasun berezia egiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016