Hegoaldean | 2017ko Irailaren 14a

Karmen pastorala Etxalarren

Karmen pastorala emanen dute Etxalarreko plazan irailaren 16 eta 17an, arratsaldeko 3ak eterditan, herriko plazan.

Karmen pastorala emanen dute Etxalarreko plazan irailaren 16 eta 17an, arratsaldeko 3ak eterditan, herriko plazan. Igandean, 11etan, herriko itzulia eginen dute aktoreek musikari guziekin. Webgune bat eginik izan da (www.karmenetxalarkoapastorala.eus) xehetasun gehiago bilatzeko. Idazlea Gerardo Mungia iruñarra da eta Mériméeren eleberriak inspiraturik idatzi du pastorala. Eleberrian, Karmen Etxalarren sortua da, Buhamiek ebatsia eta Sevillara eramana izan zen. Jose "Navarro" bere laguna Elizondon sortua da, eta biek euskara erabiltzen dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3416. zbk

Egun bihi bat ez genuke egon behar dantzan batere ari izan gabe.

Nietzche

Gure Hitza | 2017/09/14

Zentzugabeak

Janbattitt Dirassar

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen.

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen. Frankotan erraiten da gure eskualdean segurik urteko sasoirik ederrena izaten dela. Agian aurten ere hala izanen da. Baina hori dakiena isilik dago...

Dena den, Udazkeneko lehen asteburuak ekartzen dakizkigu ondarearen egunak. Gisa batez, kasik erran genezake hori astakeria bat dela. Alabaina, ondarea hain da baliosa nun egun guziez behar genukeen hartaz axolatu eta ez urtean aldi bat... Baina xo, holako egunak ez dira batere alferretan egiten, beharrezkoak dira gaurko egunean, denak ere hobeki ohar gaiten preseski ondareari. Artoski entzun behar dira beraz karia horretarat zabaltzen diren gomitak. Dei horietan, bada denetarik eta denentzat. Ondareak berenaz hain ditu eremu zabalak! Badira bisitaldiak, eliza, gaztelu eta erakustokietan. Badira ikusgarriak eta ibilaldiak. Oroitarazia zaigu mintzaira eta gure nortasun berezia egiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016