Euskal diaspora | 2017ko Irailaren 14a

Diasporako musikari gazteak EHan, udako ondar bestak, euskal gastronomia Buenos Airesen

Joseba Etxarri

OMENALDIA ARTZAIN AMERIKANOERI: Omenaldi eta besta hunkigarria Gipuzkoako Legazpin buruil hastapenean 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkarteari eta Bankako Oçafrain familia euskal-amerikanoari. Berriz ere zorionak, eta segi À¯'¬'er atxikitzen gure hemengo eta Diasporako historia eta ondarea! (argazkia EAA)
OMENALDIA%20ARTZAIN%20AMERIKANOERI:%20Omenaldi%20eta%20besta%20hunkigarria%20Gipuzkoako%20Legazpin%20buruil%20hastapenean%20Euskal%20Artzainak%20Ameriketan%20elkarteari%20eta%20Bankako%20Ocafrain%20familia%20euskal-amerikanoari.%20Berriz%20ere%20zorionak_%20eta%20segi%20Aer%20atxikitzen%20gure%20hemengo%20eta%20Diasporako%20historia%20eta%20ondarea!%20(argazkia%20EAA)

Hala du izena urte guziz Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxeetako gazteendako antolatzen duen bi asteko Euskal Herriko egonaldiak.

GAZTEMUNDU

Hala du izena urte guziz Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxeetako gazteendako antolatzen duen bi asteko Euskal Herriko egonaldiak. Aurten euskal instrumentuak jotzen dituzten gazteendako zen eta hala jin dira hamalau gazte Argentina, Uruguai eta Txiletik. Buruilaren 2tik eta heldu den igandera arte euskal musika, aire eta moldeetan trebatuko dira, goi mailako aditu musikariekin. Iragan astean Urkullu lehendakariak errezibitu zituen Gasteizen eta han entzun ahal izan ziren txistua, txirula, trikitixa, panderoa, alboka, ttunttuna, eta baita dastatu ere gazteek berek eskaini zuten dantza emanaldia: euskal dantzak eta ber denboran Argentinako dantza bat ere, Diasporako eta Euskal Herriko erritmo eta izaera bateginik.

UDA BURURATZEN

Heldu den astean bururatuko da. Bitartean, Estatu Batuetan hondarreko euskal piknik eta besten tenorea da. Iragan asteburuan, hiru egin ziren: Nevadako Paradise Valleyn, Santa Rosako Euskal Etxearena, Winnemucca iparraldean; Kalifornian, San Frantzisko iparraldean, Marin-Sonomako Euskal Etxearena; eta Coloradon, Colorado Euskal Etxearen piknik eta besta. Heldu den asteburuan, Renokoek Larrazkeneko Piknika (Fall picnic) eginen dute, eta buruila bukatzeko, Ontarioko (Oregon) Euskal Etxekoek heien "Mikel Deuna" besta. Urrian, 14a izanen da Kaliforniako Rocklineko Iparreko Ibarra Euskal Etxearen piknika eta Susanvillekoen Ardiki Jatea; eta herrialdeko beste puntan, Sagardo Eguna eginen dute New Englandeko Euskal Etxekoek. Kaliforniara itzuliz, urria bururatzeko, BEOk (Basque Educational Organization) bere Euskal Kultura Eguna ospatuko du. Ukanen dugu heldu diren asteetan xantza hauer buruz gehiago mintzatzeko.

KOMITATU BEREZIA

Hala izanen da heldu den asteburu huntan Euskadi, Buenos Airesko FIBEGA Latinamerikako Gastronomia Azokan. Feira hiriburu argentinarrean eginen dute buruilaren 15etik 17ra, eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik stand berezi bat eta hainbat euskal hitzaldi, tailer, aurkezpen eta dastaketa eskainiko dira. Hor izanen dira, besteak beste, Andori Luis Aduriz (Mugaritz) eta Edorta Loma (Donostiako A Fuego Negro) chefak, Ines Baigorri enologoa eta Basque Culinary Centereko zuzendari Joxemari Aizega. Oroit bestalde, asteazken huntan bururatu duela Estatu Batuetan bere 2017ko AEB eta Kanadako tour-a Nafarroako Lekunberriko Berri Txarrak musika taldeak, bururatu ere New York eta New Jerseyn, Montrealen, Toronton, Colorado, Washington DC, Rhode Island eta Bostonen ibili ondoren. Heldu den astean gehiago.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3416. zbk

Egun bihi bat ez genuke egon behar dantzan batere ari izan gabe.

Nietzche

Gure Hitza | 2017/09/14

Zentzugabeak

Janbattitt Dirassar

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen.

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen. Frankotan erraiten da gure eskualdean segurik urteko sasoirik ederrena izaten dela. Agian aurten ere hala izanen da. Baina hori dakiena isilik dago...

Dena den, Udazkeneko lehen asteburuak ekartzen dakizkigu ondarearen egunak. Gisa batez, kasik erran genezake hori astakeria bat dela. Alabaina, ondarea hain da baliosa nun egun guziez behar genukeen hartaz axolatu eta ez urtean aldi bat... Baina xo, holako egunak ez dira batere alferretan egiten, beharrezkoak dira gaurko egunean, denak ere hobeki ohar gaiten preseski ondareari. Artoski entzun behar dira beraz karia horretarat zabaltzen diren gomitak. Dei horietan, bada denetarik eta denentzat. Ondareak berenaz hain ditu eremu zabalak! Badira bisitaldiak, eliza, gaztelu eta erakustokietan. Badira ikusgarriak eta ibilaldiak. Oroitarazia zaigu mintzaira eta gure nortasun berezia egiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016