Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017ko Irailaren 14a

Thomas Ospital herritarren lehen diska

Thomas Ospital herritar musikaria diska baten ateratzekotan da.

Thomas Ospital herritar musikaria diska baten ateratzekotan da. Hori dauku jakinarazi azken egun hautan LE FIGARO kasetan agertu artikulu handi batek. Honek dio musikari handia dela Thomas, munduan zehar kontzertuz kontzertu ibilki den 27 urteko herritar gaztea. Bi urte badu hau Pariseko Saint-Eustache elizan organo joile titularra bilakatu zela, eta joan den urtean "Maison de la Radio" guneko entzutegian artista gisa sartu zen, hor sartu zuten lehen organo berriaren titularra bilakatuz. Heldu den urrian, kontserbatorio nazionalean musika erakasle gisa hasiko da. Hots, ez da geldirik egoiten Thomas. Beharrik noiztenka heldu dela Aiherrako sortetxera, hatsaren hartzeko doia. Goresmenak zuri Thomas!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3416. zbk

Egun bihi bat ez genuke egon behar dantzan batere ari izan gabe.

Nietzche

Gure Hitza | 2017/09/14

Zentzugabeak

Janbattitt Dirassar

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen.

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen. Frankotan erraiten da gure eskualdean segurik urteko sasoirik ederrena izaten dela. Agian aurten ere hala izanen da. Baina hori dakiena isilik dago...

Dena den, Udazkeneko lehen asteburuak ekartzen dakizkigu ondarearen egunak. Gisa batez, kasik erran genezake hori astakeria bat dela. Alabaina, ondarea hain da baliosa nun egun guziez behar genukeen hartaz axolatu eta ez urtean aldi bat... Baina xo, holako egunak ez dira batere alferretan egiten, beharrezkoak dira gaurko egunean, denak ere hobeki ohar gaiten preseski ondareari. Artoski entzun behar dira beraz karia horretarat zabaltzen diren gomitak. Dei horietan, bada denetarik eta denentzat. Ondareak berenaz hain ditu eremu zabalak! Badira bisitaldiak, eliza, gaztelu eta erakustokietan. Badira ikusgarriak eta ibilaldiak. Oroitarazia zaigu mintzaira eta gure nortasun berezia egiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016