Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2017ko Irailaren 14a
Lehiaketen finalak
M.O.
Joan den asteburuan, Irisartarrak pilota elkartearen udako bi lehiaketen À¯'¬'nalak iragan zauzkigu.
Joan den asteburuan, Irisartarrak pilota elkartearen udako bi lehiaketen À¯'¬'nalak iragan zauzkigu. Lehenik, Airoski kiroldegian, denbora txarrarengatik, esku huskako hiru À¯'¬'nalak, huna emaitzak. Hirugarren mailan: Aycaguer-Artabero 30 / Darrieumerlou-Minondo 23. Bigarren mailan: Larrondo-Darguy 30 / Diturbide-Larramendy 16. Lehen mailan: Etchemendy-Etcheverry 30 / Franchisteguy-Etchegoin 25. Plaza gizon saria Irisarriko Peio Minhondori emana izan zaio. Beti arratsaldez, herriko trinketean, palantxazko lau À¯'¬'nalak ditugu ikusi. Hirugarren mailan: Ourthiague-Ourthiague 50 / Iribarne-Etchamendy 39. Bigarren mailan B sailean: Amestoy-Amestoy 50 / Ondarts-Amestoy 48. Bigarren mailan A sailean: Hirigoyen-Etchart 50 / Baum-Carrau 29. Lehen mailan: Maitia-Ahamendaburu 50 / Dubois-Muscarditz 39. Hemen, Xabier Bibens pilotariak du plaza gizon saria eskuratu. Ondotik, denek preziatu dute zintzur bustitze eskaintza. Bi lehiaketen antolakuntzarentzat eskertzekoak dira Ramuntxo, Fabrice, René eta Beñat. Erran dezagun À¯'¬'nalen ondotik, elkarteko pilotarieri kiroletako zaku berriak eskainiak izan zaizkiela.











