Mundu zabalean | 2017ko Irailaren 14a
R&PS federazioaren eguna
M.P.
"Régions & Peuples solidaires" federazio politiko zabal honek biltzen ditu Alsaziar, Bretoin, Euskaldun, Katalan, Korsikar, Saboiar eta beste federalismo egiazkoaren bidetik.
"Régions & Peuples solidaires" federazio politiko zabal honek biltzen ditu Alsaziar, Bretoin, Euskaldun, Katalan, Korsikar, Saboiar eta beste federalismo egiazkoaren bidetik. Jadanik ederki elkar laguntzen dutela hor direnek. Bretainian deputatu bat, Korsikan 3, bidea idekitzen bezala hasia da azkenean! Iragan abuztu azkenera bildu dira horgo ehun bat ordezkari segurik Alsazian, Euskal Herritik ere, Kintzheim hirian hiru egunez. Gustave Allirol okzitanoa buru, gogoetaldi baliosa egin dute urte guziz bezala frantses politika zentralistari buruz. Dozier frango ikusiz. Hor zutela ere, besteak beste, François Alfonsi korsikarra, ALE (Alliance Libre Européenne / Europar Aliantza Libreko lehendakaria). Herrialde berezi bakotxaren autonomia eskatu dute berriz ere, Kataluniaren autodeterminazioaren alde ere À¯'¬'nki mintzatu. Hogoi urte segurik sortua dela federazio hori. Beste hainbeste denboraren buruko bere ildoa hobeki agertuko duke hunek ere hain segur.










