Egun eta bihar | 2017ko Irailaren 14a

Egun eta Bihar

J-B D.

Bazter guziak harrituak eta sesituak daude jakinik alimaleko makurrak badirela Antilletan, eskualde hartan behin ere izan bide den orrona izigarrienarengatik.

Elkartasunez

Bazter guziak harrituak eta sesituak daude jakinik alimaleko makurrak badirela Antilletan, eskualde hartan behin ere izan bide den orrona izigarrienarengatik. Frantses ekarriak diren Saint-Martin eta Saint-Barthélémy ugarteak itsuski fundituak izan dira. Badira hilak - hamar bat - eta kolpatuak, zernahi etxe lurrean, bideak zerratuak, argindarra joana, edateko urik ez... Azen ontzeko, ohointza frango! Berehala haatik, zernahi elkartasun urrats ere egin da. Annick Girardin itsas-haindiko frantses eremuetaz arduratzen den ministroa ernatu da, denak utzirik harat joan, laguntzaile andana batekin... Luze joanen da bistan da makur guziak konpondu aitzin bainan karraskan plantatuak dira obreri eta eskualde guzietarik laguntza baliosak hel-arazten zaizkiote gisa hortan joak izan diren jende gaixoeri... Emmanuel Macron presidentak berak ere joan-jin baten egitea erabaki du erakustea gatik bere atxikimendua eta denen buru Frantzia guziarena. Horiek hola, badira ere eztabada pisu batzu, gobernuaren konduko zerbitzuak ez direla aski ernatu...

Zenatur-bozak

Hilabete hunen 17an, igandean zortzi beraz, hor ditugu zenatur bozak. Ez dira hanbat aipatzen, hautetsien artean berean iragaiten baitira... Boz-emaile izanki deputatu, zenatur, lurralde eta departamenduetako biltzarkide, bai eta auzapezak eta herriko kontseiluaren parte bat edo dena, jendetzaren arabera, hirietan herriko kontseiluak bestalde hautatuz "boz-emaile handi" deitzen diren batzu. Gure departamenduan konparazione, boz-emaile ekarri horiek orotarat 1859 dira eta Pauen bilduko dira. Hiru zenatur hautetsi behar, hiru alkiak bozarauka banatuz. Zenatuaren erdia da sei urtetarik berritzen. Aldi huntan, 171 alkirentzat dira bozak izanen. Hautagaiak badira orotarat 1971.

Behialakoak ziona, tokiak baduke zerbait onik ere... Gure departamenduan, zenatur ditugu Jean-Jacques Lasserre, erdikoetarik dena, Georges Labazée eta Frédérique Espagnac, biak sozialistak. Eta hemendik goiti, nor ote?

Oraino hogoi bat urtez

Petrola edo petrolio ainitz behar du Frantziak. Hiriko gas ainitz ere ba. Beste herrialde gehienek bezala funtsean. Frantziak berak guti ekoizten haatik. Doi-doia sail hortan dituen behar-orduen ehuneko bat. Gisa hortako ekoizpenen gune gehienak izanki Pariseko aldean, Landesetan, Paueko inguruan eta Alsazian. Denborarekin, ainitz aldaketa izanen da petrolaki gutiagorekin bizitzeko gisan. Denborarekin segur, bainan oraidanik gisa hartarat apailatuz. Gobernua arras hortarat emana da. Ja errana du 2040ko berantenaz auto guziak elektrikarekin erabili beharko direla, ez gehiago ezantzarekin edo diesel delakoarekin... Kanbiamendu gaitza hori! Bestalde, joan den egunean Nicolas Hulot ministroak garbiki salatu duenaren arabera, 2040an alde bat zerratuko dira Frantzian ditugun petrola putzuak. Batzu lehentxago berdin. Horrek ere ondorio frango ukanen du nahitez... Oro har, ondorio onak untsalaz. Txarrak ere ba, lanpostu andana bat desagertuko baita.

Lanpostu lagundu horiek

Baziren, eta oraino badira, lanpostu batzu lanpostu lagunduak deitzen direnak. Izena bera kausi ditake bitxia ezen ez dira lanpostuak laguntzen bainan sail horren kondu lanbide bat badutenak. Bainan goazen paso... Holako lanpostuak iaz baziren kasik bost ehun mila, aurten jadanik aise gutiago eta itxuren arabera biziki guti izanen heldu den urtean... Alabainan, gobernuak begietan ditu, ez dutela ondorio handirik lan-eskasaren kontrako sailean. Bestalde haatik, entzuten da, eta ez da aise ukatzen ahal den gauza, lanpostu horiek laguntza handia ekartzen dutela herri, elkarte eta enpresa askori. Sozial-maileko elkarte frangok lanak duzkete ihardokitzen lanpostu lagundurik gabe. Herriko Etxetan ere hautetsi ainitz beltzurika, eskoletan bereziki lanpostu lagunduetan ari zirenen beharra bazela eta beti badela. Bada hortaz ainitz eztabada. Usu aditzen dena hauxe da: gobernua sobera presaka ari izan dela, tipus-tapez erabakiz lanpostu lagundu ainitzen ezabatzea...

Eta Edouard Philippe gobernuburua Pauerat jin delarik, iraileko feriaren estreinatzerat, aditu ditu bereak eta eiherako asto beltxarenak! Aldiz, François Bayrou auzapeza alde bat konplimenduka ari izan zaio gai minbera hori batere aipatu gabe...

Alferrak

Baditake Emmanuel Macron presidentak gauza onik eginen duen ondoko egunetan, gauden mentura hortan bainan batzutan segurik ez ote da sobera aise mintzo? Joan den egunean, Grezian zen batez, bat-batean erran du, dena erasia, jiten dena jin bere lana segituko duela, ez amore emanen alferrak eta lotsagabeak direneri... Bainan nor ote dira alfer eta lotsagabe dauzkan horiek? Zergatik da hola mintzatu? Nola hartu behar dira holako solasak?
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3416. zbk

Egun bihi bat ez genuke egon behar dantzan batere ari izan gabe.

Nietzche

Gure Hitza | 2017/09/14

Zentzugabeak

Janbattitt Dirassar

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen.

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen. Frankotan erraiten da gure eskualdean segurik urteko sasoirik ederrena izaten dela. Agian aurten ere hala izanen da. Baina hori dakiena isilik dago...

Dena den, Udazkeneko lehen asteburuak ekartzen dakizkigu ondarearen egunak. Gisa batez, kasik erran genezake hori astakeria bat dela. Alabaina, ondarea hain da baliosa nun egun guziez behar genukeen hartaz axolatu eta ez urtean aldi bat... Baina xo, holako egunak ez dira batere alferretan egiten, beharrezkoak dira gaurko egunean, denak ere hobeki ohar gaiten preseski ondareari. Artoski entzun behar dira beraz karia horretarat zabaltzen diren gomitak. Dei horietan, bada denetarik eta denentzat. Ondareak berenaz hain ditu eremu zabalak! Badira bisitaldiak, eliza, gaztelu eta erakustokietan. Badira ikusgarriak eta ibilaldiak. Oroitarazia zaigu mintzaira eta gure nortasun berezia egiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016