Herriz Herri - Lekuine (L) | 2017ko Irailaren 14a

Itxaropenezko biradak

Oinez ala mendi-bizikletaz, mukobisidosaren kontra egin dezagun urrats
Oinez%20ala%20mendi-bizikletaz_%20mukobisidosaren%20kontra%20egin%20dezagun%20urrats

"Mukobisidosa garaitu" elkarteak antolaturik, irailaren 24an iraganen dira Itxaropenezko biradak Lekuinen.

"Mukobisidosa garaitu" elkarteak antolaturik, irailaren 24an iraganen dira Itxaropenezko biradak Lekuinen. Aurtengo hau 33. edizioa da, betiko helburuekin muntatua, besteak beste eritasun horren kontrako ikerkuntza lagundu, hobekuntza zalutu, erien eta familien ongizatea sustatu. Lekuinen, igande hortan, "Egin urrats, eman hats"goiz kiroltsua iraganen da, oinezko hiru ibilaldirekin (8:00-8:30: 25km, 9:30-10:00: 12km, 10:30-11:00: 4km) eta mendi-bizikletazko 3 ibilaldi ere (8:30: 35km eta 25km, 9:15: 12km). Eguerditan ezkerparetan bazkari alaitua, ondotik haurrentzat animazioak. Bi egun lehenago, haatik, irailaren 22an, ostiralez (20:30), elkarte berdinak antolaturik eta xede beretan, Lehuntzen iraganen da dantza ikusgarri ederra: lehen partean, Urtsuko Xoriak ikusiko dira dantzan, bigarrenean Zarena Zarelako konpainiak "Herrikoa" dantza ikuskizuna du eskainiko. 2016an, Frantzian gaindi antolatu diren 350 biradek 5,8 milioi euro ekarri zuten. Eman dezagun aurten ere hats!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3416. zbk

Egun bihi bat ez genuke egon behar dantzan batere ari izan gabe.

Nietzche

Gure Hitza | 2017/09/14

Zentzugabeak

Janbattitt Dirassar

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen.

Irailean gara eta udazkena À¢'€'" edo larrazkena À¢'€'" hor berean dugu. Egutegien arabera, heldu den astean hasiko da... 22an omen. Frankotan erraiten da gure eskualdean segurik urteko sasoirik ederrena izaten dela. Agian aurten ere hala izanen da. Baina hori dakiena isilik dago...

Dena den, Udazkeneko lehen asteburuak ekartzen dakizkigu ondarearen egunak. Gisa batez, kasik erran genezake hori astakeria bat dela. Alabaina, ondarea hain da baliosa nun egun guziez behar genukeen hartaz axolatu eta ez urtean aldi bat... Baina xo, holako egunak ez dira batere alferretan egiten, beharrezkoak dira gaurko egunean, denak ere hobeki ohar gaiten preseski ondareari. Artoski entzun behar dira beraz karia horretarat zabaltzen diren gomitak. Dei horietan, bada denetarik eta denentzat. Ondareak berenaz hain ditu eremu zabalak! Badira bisitaldiak, eliza, gaztelu eta erakustokietan. Badira ikusgarriak eta ibilaldiak. Oroitarazia zaigu mintzaira eta gure nortasun berezia egiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016