Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017ko Irailaren 14a
Kantu kontzertua
Ortzegun huntan, irailaren 14an, Hazparneko elizan arratseko 9etan, Elgarrekin gizon abeslari talde omentsuak kontzertu bat eskainiko du.
Ortzegun huntan, irailaren 14an, Hazparneko elizan arratseko 9etan, Elgarrekin gizon abeslari talde omentsuak kontzertu bat eskainiko du. Udako hirugarren kantaldia dute Hazparnen eta iraganak diren bietan zernahi jende izan da entzuten. Erran behar da beti zerbeit berri kantatzen dutela eta orok dakitenaz hain ederki. Hazparneko lurraldekoak dira 30 abeslariak, urtetik urterat beti hobetuz ari izan direnak. Agian hirugarren emanaldi hau ere bertzeak bezain arrakastatsua izanen da.











