Herriz Herri - Banka (NB) | 2017ko Irailaren 14a
Heriotze
F.J.
Gure herria bortizki hunkitua da aldi huntan. 300 bizitzale den herri batean 5 heriotze ukan ditugu denbora laburrez, denak gizon gazteak. Panpi Portugal 60 urte, ondotik Alexandre Juanicotena 60 urte, Laurent Latasa 63 urte, J-Noël Munduate 52 urte. Aste huntan ehortzia izan denak, Gratien Inchauspek, 67 urte zituen. Gure Jainkoak bereganatu ditu bakotxa bere destinoarekin. Ikusten den bezala pena haundiak badira familietan. Gure doluminik bizienak eskaintzen ditugu familieri, kuraia on, gure aldia ere etorriko da goiz ala berant.











