Gure Hitza | 2017ko Abenduaren 07a

Abendoko loreak

Janbattitt Dirassar

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski...

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski... Joan den egunean, zonbait lagun solasean egoki-eta, hauxe jin zaigu gogorat, abendua ere biziki loretsua dugula! Ez batere lore berdinekin haatik... Baina zein lore ederrak, ez badira ere arrosak eta julufriak!

Hasteko, hor dugu Eguberri, neguko solstizio delakoari josia. Zer den Eguberri haatik, doi bat galduak ere ibiltzen ahal gara. Iaz bat-batean ohartu ginen Baionan segurik Eguberri dela kasik berrogei egun irauten duen bestaburu bat! Garizuma bezain luzekoa beraz, bizpahiru egun eskas. Aurten nasaiki hedatuak izan diren paperño batzuk gauza bera garbiki salatzen dute, Eguberri hasi dela abenduaren lehenean bururatzeko urtarrilaren 7an. Komertsanten dei kartsu bat, gure erosketak Baionan egin ditzagun eta ez beste nonbait... Zein erosketa? Baina Eguberrikoak bistan da, Eguberri delakoz, oroz gainetik askoren ustez, opari trukaketa alimale bat! Haurren gastatzeko kinka ezin asurtiagoa bereziki... Hots, gisa batez erran genezake Eguberri dela Hermes eta Merkurio jainko zaharren besta erraldoia, jainko horien izena gordez haatik! Zonbat argi ez da pizten hor gaindi, eta argi bezainbat lore nolazpait, jendea pusatuz bere bihotz onaren nasaiki erakusterat... Nehork ez dezan pentsa jende zikoitz batzuk garela, bihotza arrunt zimurra dugunak...

Lore guzien artean sar dezakegu ere solstizio delako hori. "Abendoko eguna, argitu orduko iluna," horra zer dion erran zahar batek. Baina Eguberri aitzinttoan, solstizio egunean hain xuxen, eguna hasten da berriz luzatzen eta hori da kartsuki agurtzen den gauza bat. Hainbestenarekin, Eguberri hor da handik berehala eta giristinoentzat besta-buru gaitza izaten da, Jesusen sortzea gogoan bai eta sortze horrek fededunentzat ekarri duen aldaketa miresgarria. Araberako elizkizunak bazter guzietan. Lehengo denboretan funtsean erraiten zen Jesus Haurrak zuela ekartzen zernahi jostailu. Orai, ainitz tokitan, Olentzerok eta Bizarzurik hartua dute Jesusen segida eta badakite segur bazterren harrotzen... Kasik sobera batzuen gustuko... Gero eta goizago abiatuz gainerat... Entzun baitut Olentzero iragan asteburu horretan jadanik ikusi dela han eta hemen... Ez gara funtsean hainbat harritzen, gero eta galde gehiago ba omen baitu eta ondorioz gero eta turnada luzeagoa egin behar... Goitxago hasiz denetarat heltzeko gisan...

Baina beste lore aipagarri asko badauka abenduak. Hasteko, hor dugu Durangoko azoka, euskal kulturaren besta erraldoia. Liburu eta disko berri ainitzen preziatzeko parada hauta, egitarau nasai batekin, kantu, hitzaldi eta gaineratiko...

Beste hitzordu bat munta handikoa, eta arras berezia, Pariseko manifestaldi hori, abenduaren 9an. Euskal-presoak gogoan. Bake sano baten arrangurarekin muntatua, bazterrak arrunt lasai diten batzuk eta besteen eskubideak kontutan hartuz. Geroari buruzko aitzinamendu balios baten menturan. Urrats on zonbait badira eginak baina ez aparantziarik aski, eta aitzina segitu behar beraz, itzea jo eta jo...

Hau besterik da baina ez gaude beste lore eder bat aipatu gabe, bertsolarien eta bertsolaritzaren besta handi-handi hori, Bizkaian, hilabete honen 17an. Euskal-Herri guziko bertsolarien txapelketa nagusiaren finala. Besta zilarra zinez baina ez ote da urrezkoa ere izanen izatekoz? Saio gaitzak ja izanak, batzuk Iparraldean, azken hori oraino ederragoa behar litake, aurtengo zortzi bertsolari hoberenak zein-gehiagoka eta ikaragarriko giroa bistan da, hamalau mila entzule han izanen baitira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3428. zbk

Deusik ez da osagarria baino baliosago daitekeenik.

Sokrates

Gure Hitza | 2017/12/07

Abendoko loreak

Janbattitt Dirassar

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski...

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski... Joan den egunean, zonbait lagun solasean egoki-eta, hauxe jin zaigu gogorat, abendua ere biziki loretsua dugula! Ez batere lore berdinekin haatik... Baina zein lore ederrak, ez badira ere arrosak eta julufriak!

Hasteko, hor dugu Eguberri, neguko solstizio delakoari josia. Zer den Eguberri haatik, doi bat galduak ere ibiltzen ahal gara. Iaz bat-batean ohartu ginen Baionan segurik Eguberri dela kasik berrogei egun irauten duen bestaburu bat! Garizuma bezain luzekoa beraz, bizpahiru egun eskas. Aurten nasaiki hedatuak izan diren paperño batzuk gauza bera garbiki salatzen dute, Eguberri hasi dela abenduaren lehenean bururatzeko urtarrilaren 7an. Komertsanten dei kartsu bat, gure erosketak Baionan egin ditzagun eta ez beste nonbait... Zein erosketa? Baina Eguberrikoak bistan da, Eguberri delakoz, oroz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016