Mundu zabalean | 2017ko Abenduaren 07a
Aita Saindua Asian barna
M.P.
Abendoaren 17an 81 urte ukan beharrak dituela, Aita Saindua Asia erdi puntan ere ibilia zauku azaroaren 27tik abendoaren 2a arte.
Abendoaren 17an 81 urte ukan beharrak dituela, Aita Saindua Asia erdi puntan ere ibilia zauku azaroaren 27tik abendoaren 2a arte. Bangladesh aitzin Birmania, hau budista dela, bigarrena Bangladesh aldea, hortik hurbil aire, hau aldiz musulmana. Bi herrialde berezi hoien artean Rohingas deitu etnia dagola, gehienbat musulmana hau ere, budistek ezin jasana eta kasatua handizki. Geroztik hauk andanaka Bangladeshen baitira metatuak miseria handi erdian! Aita Sainduak, alta, akidura handi baten artetik, denak agurtu ditu, deneri bederen esperantza hitzak emanez. Daccan ere meza bat eman du, hau Bangladeshen, diotenaz miliun bat parte hartzailerekin. Munduko behari gehienek azpimarratzen dute Aita Saindu honek ere duen kuraia, ez baita beldur izan, behar den diplomaziarekin, Rohingas-en egoera ere aipatzeko, nahiz Birmanian errana zioten ez hauk aipatzeko ere. Harrigarria holako herra!










