Herriz Herri - Makea (L) | 2017ko Abenduaren 07a
Pilota bizi
P.U.
Ukan dugu orotarik neskatxa eta andereen Euskal Herriko pilota lehiaketan.
Ukan dugu orotarik neskatxa eta andereen Euskal Herriko pilota lehiaketan. Dena den, gure kimuak zuritan ginituen eta Noizbait gorriz. Eta huna Airetik xapeldun, partida polit bat eskaini daukute lau pilotariek. Airetik 40, Noizbait 25. Gora Haristoy Joana, Errecart Mailen eta Mouraret-Bruzaingaray! Eta ukan dut lehen maileko finalaren ikusteko parada. Eta hor Arbonarrak 40 eta Urruñarrak 24. Xapeldun atera dira beraz Etxeleku Amaia eta Housset Maritxu, lorios ginituen borroka doi bat aise irabazirik. Eta gainera plaza andere eskaintza ardietsi du Amaia Etxelekuk, eta bestaldian berdin galtzaleak izanen dira irabazle.











