Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017ko Abenduaren 07a

Bi heriotze

Azaroaren 21ean zendu da Francisca Etchegoyen Igoa anderea.

Azaroaren 21ean zendu da Francisca Etchegoyen Igoa anderea. 93 urte zituen. Eta azaroaren 28an zendu da Juan Jose Oreja Nava. 49 urte zituen. Bi familieri eskaintzen ditugu gure dolumin beroenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3428. zbk

Deusik ez da osagarria baino baliosago daitekeenik.

Sokrates

Gure Hitza | 2017/12/07

Abendoko loreak

Janbattitt Dirassar

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski...

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski... Joan den egunean, zonbait lagun solasean egoki-eta, hauxe jin zaigu gogorat, abendua ere biziki loretsua dugula! Ez batere lore berdinekin haatik... Baina zein lore ederrak, ez badira ere arrosak eta julufriak!

Hasteko, hor dugu Eguberri, neguko solstizio delakoari josia. Zer den Eguberri haatik, doi bat galduak ere ibiltzen ahal gara. Iaz bat-batean ohartu ginen Baionan segurik Eguberri dela kasik berrogei egun irauten duen bestaburu bat! Garizuma bezain luzekoa beraz, bizpahiru egun eskas. Aurten nasaiki hedatuak izan diren paperño batzuk gauza bera garbiki salatzen dute, Eguberri hasi dela abenduaren lehenean bururatzeko urtarrilaren 7an. Komertsanten dei kartsu bat, gure erosketak Baionan egin ditzagun eta ez beste nonbait... Zein erosketa? Baina Eguberrikoak bistan da, Eguberri delakoz, oroz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016