Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Abenduaren 07a

Mintzaldi aberatsa

Jean-François Bernardini
Jean-Francois%20Bernardini

Azaroaren 27an San Frantses kolegioan 30 bat ikaslek hastean bakeaz kantu bat eman eta, Jean-François Bernardini korsikar gizon gazteak mintzaldi hunkigarria egin du kaperan bilduak ziren bertako eta San Josep lizeoko 250 bat gazteren aitzinean.

Azaroaren 27an San Frantses kolegioan 30 bat ikaslek hastean bakeaz kantu bat eman eta, Jean-François Bernardini korsikar gizon gazteak mintzaldi hunkigarria egin du kaperan bilduak ziren bertako eta San Josep lizeoko 250 bat gazteren aitzinean. Gaia: Bortizkeria-eza. Hortarako zer bide? Lehena doa gizaki bakotxaren estimatzea. Munduan bizia sakratua da, gizaki bakotxa berezia, nihor ez berdinik. Bere bizia bi belarrien artean dauka. Hor dago nihork sekulan asmatuko ez duen indarreko ordenagailua. Sorkuntzen asmatzea, emozio bizitzea, denak hortik doatzi. Biziaren edozoin kasutan beti doa buru, bihotz eta eskuen hesitzea. Mundua birusez betea da; batzu eskale bizi alkohola lagun, beste batzu aberats okitu dirua berdin zuzenkontra bilduz (mafia aipatu du), erlisione ezberdinekoak gaizki ikusiak, lurra funditua. Ez laike nahasi behar ukaitea eta izaitea. Jende guti mintzo da bortizkeria-ezaz. Denek behar dugu gure buruaren erantzule izan. Berotasuna edo garra on da kausitzerako. Gauzen behar bezala entzuteko bi manera agertu ditu: txakal moldea bortizkeria gogoan edo girafe moldea goxoki eta lañoki. Armen erabiltzea akats handia da. Haserre bulta batean 3 sekunduz bizi bat ezeztatzen ahal da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3428. zbk

Deusik ez da osagarria baino baliosago daitekeenik.

Sokrates

Gure Hitza | 2017/12/07

Abendoko loreak

Janbattitt Dirassar

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski...

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski... Joan den egunean, zonbait lagun solasean egoki-eta, hauxe jin zaigu gogorat, abendua ere biziki loretsua dugula! Ez batere lore berdinekin haatik... Baina zein lore ederrak, ez badira ere arrosak eta julufriak!

Hasteko, hor dugu Eguberri, neguko solstizio delakoari josia. Zer den Eguberri haatik, doi bat galduak ere ibiltzen ahal gara. Iaz bat-batean ohartu ginen Baionan segurik Eguberri dela kasik berrogei egun irauten duen bestaburu bat! Garizuma bezain luzekoa beraz, bizpahiru egun eskas. Aurten nasaiki hedatuak izan diren paperño batzuk gauza bera garbiki salatzen dute, Eguberri hasi dela abenduaren lehenean bururatzeko urtarrilaren 7an. Komertsanten dei kartsu bat, gure erosketak Baionan egin ditzagun eta ez beste nonbait... Zein erosketa? Baina Eguberrikoak bistan da, Eguberri delakoz, oroz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016