Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Abenduaren 07a

Eguberriko kontzertua

Iragan apirilean, Lagun Alai herriko korala Gernikan izan zen, 1937ko apirilaren 26an jasan zuen bonbardaketaren 80 urteurrenaren oroimen kari antolatuak ziren ekitaldietarik lehenean kantatzera.

Iragan apirilean, Lagun Alai herriko korala Gernikan izan zen, 1937ko apirilaren 26an jasan zuen bonbardaketaren 80 urteurrenaren oroimen kari antolatuak ziren ekitaldietarik lehenean kantatzera. Andra Mari bertako koruarekin eman zuen kantaldia. Bien arteko loturak azkarturik, bizkaitar korua heldu zauku Eguberriko kontzertuan parte hartzera Lagun Alai koruarekin batera. 1978an sortua, 2002az geroz Espainian eta Euskal Herrian gaindi kantatu du eta sariketa ainitz ere eskuratu: Tolosan, Zumarragan, Avilesen, Bartzelonan eta abar... 2005az geroz, ibilbide musikal aberatsa daukan moldaviar Carolina Fetescu da hunen kantu zuzendaria. Azken bost urtetan, "Escuela de Musika Segundo Olaeta"-ko bandarekin, "Bakearen Doinuak" proiektuaren sortzaile izan da, eman kontzertuetan bertze koru batzuk ere parte hartzen zutela. Koru hunen xedea da musika elementu baitezpadakotzat hartzea, harreman aberasgarrienak sortuz kideen artean baita bertze koruekin ere. Plazerekin entzunen ditugu Eguberriko kontzertu hunen lehen partean. Bigarrenean, Lagun Alai-k errepertorio berritua proposatuko du, zonbait kantutan Alain Petoteguy orgina-joileak lagundurik. Kontzertua abenduaren 17an da igandez, arratsaldeko 5.30etan, eliza berotuan. Gomita deneri zabaldua da, eta sartzea ere urririk. Etor arratsalde goxo baten pasatzera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017/12/07

Herriko Etxetik

Ikastola berria
Ikastola%20berria

Herriko Etxeko kontseiluak xedetan zuen herri barneari dinamika berria emaitea ikusiz komertzioak desagertzen ari zirela, autoen zirkulazioa nekea bilakatua, espazioak ere hobeki partekatua behar zuela, oinezkoen ibiltzea segurtatu...

Irakurri segida

3428. zbk

Deusik ez da osagarria baino baliosago daitekeenik.

Sokrates

Gure Hitza | 2017/12/07

Abendoko loreak

Janbattitt Dirassar

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski...

Sasoi batean, ainitz aipatzen dira maiatzeko loreak. Ez baitugu ahanzten maiatza dela hilabete bat guziez loretsua, bere euskal-izen xaharra ere loraila izanki preseski... Joan den egunean, zonbait lagun solasean egoki-eta, hauxe jin zaigu gogorat, abendua ere biziki loretsua dugula! Ez batere lore berdinekin haatik... Baina zein lore ederrak, ez badira ere arrosak eta julufriak!

Hasteko, hor dugu Eguberri, neguko solstizio delakoari josia. Zer den Eguberri haatik, doi bat galduak ere ibiltzen ahal gara. Iaz bat-batean ohartu ginen Baionan segurik Eguberri dela kasik berrogei egun irauten duen bestaburu bat! Garizuma bezain luzekoa beraz, bizpahiru egun eskas. Aurten nasaiki hedatuak izan diren paperño batzuk gauza bera garbiki salatzen dute, Eguberri hasi dela abenduaren lehenean bururatzeko urtarrilaren 7an. Komertsanten dei kartsu bat, gure erosketak Baionan egin ditzagun eta ez beste nonbait... Zein erosketa? Baina Eguberrikoak bistan da, Eguberri delakoz, oroz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016