Egun eta bihar | 2020eko Urriaren 15a
Iker Àƒ'œthürralt eta hartzaren sinbolismoa
Joseba Aurkenerena
Aurten,urtero Saranegiten den Idazleen Biltzarra irailaren6ra gibelatua izan da, koronabirusarenaginduei jarraituz.Ez da urterokoa izan, bistan da,mahaien artean metro batekotartea zegoen, eta barnean izatekomaska beharrezkoa zen.Jendea Sarako Biltzarrera hurbildubada ere, jende kopurua ezda beste urteetan izaten denarenerdira iritsi. Hala eta guztizere, egun goxoa eta ederra izanzela aipatu dute hurbildu zirenguztiek. Baziren liburu eta diskoberriak nonahi, eta bisitariek aukeraezin hobea izan zuten, lasaiederrean, liburuak aztertzen ibiltzekoeta baita mahaietan zirenidazleekin mintzatzeko ere.
Nik ere hainbat liburu erosinuen, egia erran, nahi nituenakbaino guttiago, sakelan nituensosek ez baitzidaten gehiagorakobaimentzen. Eta orain, segidan,bertan erosi nuen liburu batiburuz mintzatuko natzaizue, eneiduriz, merezi duelakoan. Idazlea
Iker Àƒ'œthürralt irakasle gazteadugu, eta liburuaren izenburua.Hartzaren figura euskal kulturan.Iker Àƒ'œthürralt Saint-Estebenzuberotarra dugu, Mitikilen1997an sortua, BaionakoUnibertsitatean Euskal Filologianlizentziaduna eta gaur egun,lehen mailako irakasle gisa laneanaritzen dena. Hauxe da, nikdakidanez, bere lehen argitalpena,baina liburuan erabili dituenazalpen gartsuak eta idaztekoduen luma zorrotza ikusirik, ezdut uste azkena izanen duenik.Geroak erranen. ZarautzekoDakit argitaletxeak plazaratu diooraingoa.
Àƒ'œthürralt-ek sarreran honelaerraiten digu: Euskaldunekbetidanik harreman tinkoa ukandute izadiarekin, eta osatzenduten aberediarekin. Hain zuzen,euskal kultura aberats hori naturatikbereganatutako elementuetanoinarritu da, garatu da etabizitzen jarraitzen du. Hauxe daliburuan agertu nahi duenarenabiapuntua.
Europako gizon-emaztezaharrek hartza leize-zuloetanezagutu zuten, eta izadiarenzikloari jarraitzeko zuen trebeziamiresteko aukera izan zuten. Neguloaedo hibernazioa da, garaibateko arbaso zaharrek, gehienmiretsi zutena, azken finean hartzak,natura berak neguan egitenduena, errepikatzen baitu.Neguan lo, lurrak egiten duenbezala, eta bedatse edo udaberriarenhastapenetan iratzartzenda, ama-lurraren antzera.Basabürüko herrietan hartzariaitañi deitu izan diote, gizakiarenlehen arbaso sakratua zelakoan,Europako beste hainbat tokitanbezala.
Hartzak euskal iruditerianeta kulturan ildo sakonautzi digu, eta inauteriarekin loturikoekitaldietan bizi-bizirik darraioraino. Eta horixe da Iker Uthürralt-ek liburuaren hirurogeitahiru orrialdeetan barna jakiteraeman nahi diguna. Horretarako,hartzarenfigura aztertzen du IparHemisferioko hainbat herri etakulturatan, historiaurreko aztarnaarkeologikoekin hasiz, herrisinesmen zaharretan izan zueneraginarekin jarraituz, eta elizagiristinoak ekarri zion desakralizazioarekinamaituz.Horretaz gain, biziki ongiaztertu du Bortuetan, hau da,Pirinioetan, izan duen eraginaeta utzi dituen arrasto kulturalak.Haren ustez, hartza Pirinioetakoarima izan omen da. Euskal mitologianhartzak izan duen indarraaipatzen digu gero, TxominPeillenen hainbat testigantza gogoraekarriz. Aipatu euskaltzainzuberotarrak euskal animismozaharra aztertu zuen Santa Grazineta horretarako 1985ean luzemintzatu zen Basabürüko herrihorretan hil zuten azken hartzarenehizan parte hartua zen DominikaPrebenderekin eta baitaharen aita Pettirirekin ere. Pettirikhonela azaldu zion: Eüskaldünzaharrek ziozien gizuna hartzetikjiten dela. Gizuna hartzetik fabrikatürikdüzü eta gizuna beno intelijentagodüzü.
Ondoren, hainbat ipuin zaharkontatu ondoren, Aita JunesCasenave-Harigile apez eta ikertzailezuberotarrak Santa Grazinaurkitutako kantu ederra aipatzendigu Àƒ'œthürralt-ek, oso-osorik,beste hainbat argitalpenetan barruandituen hitz lizunak kenduta,azaldu baita sarri. Kantuan iradokitzenzaigunez, hartz batek neskabat bahitu eta bortxatu zuen.Hona hemen, bada, Hartzarenkantorea:
1.- Malür bat heltü zaiküBasabürüan / egiaz erraitera SantaGrazian. / Prima eder bat hartzakusuki Pusunpes altean / benahanitx irus izan da jan ez düanean.// 2.- Otsoa izan balitz harakoitia/ ihork aski zükean horaren haxitzea/ bena hartzari nor leitekementüra haxitzera / zeren etahura beita oro malezia. // 3.- Primahandi haren aflijitüa / egin zereioneanhartzak usukia. / Mentürazeta kosteren ziozü kolpe hurabizia, / gangrenatzen aisa beitahartzaren usukia. // 4.- ErranMaider, beha hadi ene erranari,/ peko eihera borta zerra ezanhobeki. / Hartz handi hura horrabazain Ehüsarre aldeti(k), / zepohon bat heda eta hatzaman ezanzankoti(k). // 5.- Konplitü direneanhilabeteak, / lau, bost, sei,zazpi, zortzi, bederatziak / sendotürenziriozü primari dolorea/ eta gero kantatüren Hartzarenkantorea.
Herri guztiek beren animaliasakratu eta totemikoakizan dituzte, eta euskaldunenartean hartza izan da mendeluzeetan miresmen eta begiruneajaso dituena. Gure arbasoengogoan hartza zen biziarenametsa eta etengabeko gurpilibilkaria hobekien islatzenzituena. Neguan lotan gelditzenda bedatsearen aiduru, amalurberari agitzen zaion bezala,eta hartza iratzartzean lurra iratzartzenzaigu. Bere loaldi etairatzartzearekin urte oroz errepikatzenzaigun biziaren zikloairudikatzen du.
Garai zaharretatik datorkigueuskaldunoi PaleolitoAroan, leize-zuloetako iluntasunetanlandutako sineste erlijiosoa,zulo haietan, mundu izoztuhartan euskara eta euskaldunakjaio baikinen. Gure hizkuntzaeta gure izaerarekin batera,biziari buruzko ikuspegia, guremundu-ikuskera berezia, guresineste zaharrak alegia, garatugenituen. Hau da, ene irudikoz,eta laburbilduz, liburu honenmezua, Iker Àƒ'œthürralt irakaslegazteak biziki ongi iradokidiguna.











