Orotarik | 2021eko Otsailaren 04a

Oilarra kukuruka, Xipri Arbelbideren azken liburua

Peio Jorajuria

Oilarra%20kukuruka_%20Xipri%20Arbelbideren%20azken%20liburua

Luma emankorra du Xipri Arbelbideapezak. Hogeita hamarbat liburu badu publikaturik,berak dioenaz.Azkena, plazaratu berriduen "Oilarra kukuruka"(Erein argitaletxea),2019ko abenduan Miguelde Unamuno sariaeskuratu zuena Bilbon.Liburu huntan, IparEuskal Herriko elizarenegoeraz ari zaigu nagusiki,nahiz ez duen bereikusmoldea hortaramugatzen. Alabaina, bertze gai askoere jorratzen ditu, mundualizazioa,kontsumismoa, beroketa klimatikoa,immigrazioa, 1968ko maiatza,pedofilia, teknologia berriak etabeste hamarnaka gai, munduarenpunta batetik bestera garamatzala,garai desberdinak ere kurrituz, zenbaitaldiz halako burtxoroa ematenduela irakurleari, liburuaren hariagaltzeraino. Zerbait sobera demostratunahian, obrak ez ote du indarragaltzen? Eni segurik, liburuaren irakurketanaiztinatu arau, efetu ezkorhori egin daut. Baina Xipri ezagutzendutenak ez dira harrituko, badakitehunek zenbat maite dituen zenbakiak,estatistikak, konparaketak,batzutan karikaturalak iduritzenbazaizkigu ere. Berak, doi bat umoretsuki,"xiprimetria" deitzen du hori.Liburuak 230 orrialde baditu, 16kapitulu edo ataletan banatuak (17.atal bat ere bada, egia erran, azkenorrietan idazleak behakoa ematendiola Hegoaldeko elizaren egoerari).Elizak À¢'€'" eta berezikiago hemengoakÀ¢'€'" azken 60 urte hauetanbizi duen bilakaeraz ari zaigu. Elizaaldatu da, fedearen eta praktikarenbeherakada ikaragarria ezagutu du,elizak kasik hustu dira, hausturakere badira Elizaren baitan. "Nondikdator oraingo hondamendia?"du galdetzen Xiprik. Hondamendihorrek erroak urrun dauzka. EtaXipriren ustez Baionako diozesakooraingo buruzagitzak ez du deusikustekorik beherakada eta hausturahorietan. Oroit gira duela lau urteIpar Euskal Herriko eta Biarnoko 65apezek À¢'€'" "Mourenxeko taldea" deitua,han bildu baitziren À¢'€'" gutun batigorri ziotela Marc Aillet apezpikuari,haren gidaritza manerak berezikisalatzeko. Lur-ikara ttipi bat sustatuzuen hedabideetan agertutako aferahorrek. Hain zuzen, afera horrekinhasten du liburua Xiprik, ez hainbatbarnatuz aferaren mamia baina salatuzkazetarien lan tzarra. Lehengoerranak berme, "etxeko sua, etxekohautsak estal dezala" dio Xiprik.Apezen gutun hori, "sukaldetik aterabehar ez zen txostena" zela dioere. Eta hara gure Xipri, 86 urtetanere letaginak zorrotz, hedabideetanbideratuak diren gehiegikeriakgogorki salatzera doala: "kazetarienalderdikeria non nahi agertzen da...non da kazetarien deontologia?" Ezbaditu ere kazetari guziak zaku bereansartzen, argi da orokorrean ezduela haien lana biziki estimatzen,nahiz, itxura guzien arabera, betihedabideek zabaldutako berrienondotik dabilan.

"Guk ote dugu ez jakin izan mundumodernoari erakusten Jesusen BerriOna kontsumismoarena baino hobeadela gure zorionerako?"da kezkatzen Xipri. "Zertanhutsegin dugu?" Xiprirenustez, "kontsumismoarenapologiak" dio Elizari kaltehandia egin. "Kontsumismoansartuak gira lepozintzurreraino", horrek tokiguti uzten diola erlisioneari."Kontsumismoaren katiximan"formatatua da jendea.Eliza hurbiletik hunkitzenduten beste gaiak ere aipatzenditu, klerikalismoa, laikoen tokia,apezik gabeko elizkizunak, sekretukeria,pedofilia, apezen ezkontza,laiko ezkonduen apeztea eta abar.Haatik, giristino integristak ez dituaipatzen, ez eta ere hemengo apezpikuakintegrismoarekin dituenlokarriak. Epifenomeno bat zaioke.Funtsean, defendatzen ere du apezpikua:"Ez ote diogu tolerantziazor?" Euskaltasunari, aldiz, atal osobat eskaintzen dio. Euskal militanteakgiristinotasunetik marxismoralerratu dira aitzineko hamarkadetan,horrek esplika bailezake gaur egunhainbertze militante elizatik urrundabiltzala.

Haatik, idazleak ez baitu alde txarrekinsoilik mamitu nahi bere gogoetalan hau, Euskal Herriak ezagutzendituen gauza onak ere aipatzenditu. "Badira gutartean, beste nehonez bezala, beren bizia bestentzatematen dutenak (...) Hori ez ote dahain zuzen Ebanjelioak eskatzenduena?" Eta Xiprik lerrokatzen dituobratzeak, Herrikoa, Euskal HerrikoLaborantza Ganbara, Bizi, Lurrama,Lurzaindia, Bakegileak, Eusko moneta,ikastolak, kooperatibak, irratiaketa bertze iniziatiba asko. "Nolazdira milaka, arrotz senti Elizan, funtsezkogauzetan elkarri horren hurbilgarelarik, ohartu gabe ere zenbaitaldiz, Ebanjelioa horren ederki bizidutelarik?" Hau ere gehitzen du: "Ezbadira ere Elizan ibiltzen, Ebanjelioadute bizi". Hori irakurtzean, galderahau heldu zaigu burura: Ebanjelioabizi badute Elizatik aparte, Elizabeharrezkoa dea? Xipri, bistan da,ez doa bide hortatik. Kezka hau duagertzen: "Nolaz da leher egitenari Eliza horrelako bizia, horrelakokemena, horrelako dinamika, horrelakobalioak dauzkan herrian?"Ez du haatik Xiprik geroko Eliza batiburuzko gogoetarik zabaltzen.

Altamereziko zukeen, Euskal Herriakbaditu teologo handiak, Elizarenbertzelako bideak urratzea proposatzendutenak, oraingo ezin irentsitakodogmetarik bazterturik. "Oilarrakukuruka ari da, zintzurra larrutua...Entzunen ote dugu Jondoni Petrikbezala?" du galdegiten Xiprik. JendeakGPSa behar du gaurko mundumodernoan, eta Xiprirentzat GPShori Ebanjelioaren Berri Ona da,maitasunean oinarritua (Oilarra kukuruka,Erein argitaletxea, 18 euro).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2021/02/04

Degenerazio neurritsua

Xabier Euzkitze

Senegaldik pateran(barku ttipia) etorritakoemakume baten kontakizunakilundu nau berrikitan. Ezinizan nuen saihestu burua danbadanbakolpekatzen didan pentsamendua,gehien maite dudanpertsonetako bat bere burua arriskuhorretan jartzeko zorian dagokeelagogorarazten didana. Emakumearenkontakizuna benetanbortitza eta erdiragarria zen. Esaldibat itsatsi zitzaidan burmuinetan:"bi aste jendez betetako ontzi ahulbatean, ezertarako lekurik gabe,posturarik aldatu edo hankarikluzatu ezinik." Edozein olatuknoizgura txalupa irauli eta bertanitotzeko arriskuaz gain, jomugaharrapatuta ere atzerrian sosik etapaperik gabe geratuko dela jakiteakeragin behar duen itolarriazlanda, bi asteko sufrimendu fisikoikaragarria. Bi asteko tortura.

Oinaze edo estirarenaz gain,beste adiera bat ere badu hitzhorrek, baita ezaugarri komunakere: neke fisikoa, zaurgarritasuna,mina, izua... Bigarren adiera honetannahita eraginak. Neke fisikoa:lo egiten ez uztea,...

Irakurri segida

Orotarik | 2021/02/04

Paul Sarcou jaun kalonjea zendu da

A.A

2012ko abenduan Paul Sarcou eta Emil Larre Baigorrin
2012ko%20abenduan%20Paul%20Sarcou%20eta%20Emil%20Larre%20Baigorrin

Pena handiz ikasten dugu PaulSarcou kalonje eta elizbarrutikobeilen arduradun ohiaren heriotza.Laurogeita bat urte zituen.Paul Sarcou, Oragarren sortuazen. Hogeita hamar urtez diosesakobeilen arduradun egon da,eta sei urtez Baionako AndredenaMaria Katedraleko kalonjetituludun.

Hazparnen eta Urruñan bikario,"Union Basque" batasunekoomonier, Akamarre eta BaionakoIzpiritu Saindua parropietanerretor egonik, Euskal HerrikoParropi Abesbatzen Batasunarenegile nagusietarik izan da,gaur egun "Kanta Jaunari" bihurtudena.

Haren ehorzketa elizkizuna Baionakokatedralean joan den urtarrilaren26an iragan da, jendaldeederra bildurik. Biltzar-buru izanda Baionako apezpikua, eta homiliaeman du Frantxua Amezpiljaun apezak. Filipe Haristoy jaunapezak gogora ekarri du harenibilbidea eta irakurri ere harentestamendu izpirituala, Paul Sarcouberak gehitu hitz hauekinbururatuz: "Zeruan, nere Jainkoarinago osoki,...

Irakurri segida

Orotarik | 2021/02/04

Epelondo: BANKU PUBLIKOAK

EPELONDO

Garai batean, ezaguna zen, edozein hiritako bankupublikoetan maitaleak elkar musurikatzen ikusten zirela. GeorgesBrassens kantari handiak ere bere ahots sakonaz ohoratzen zituen.Jargia horien pinturak, askotan, ezpalka airatzen ageri ziren,beroak, haizeak eta hotzak gogor jotzen zituelako. Baionako Alda!hiru-hilabetekari berriaren arabera, ohiko bankuak desagertzendoaz gure karriketatik. Arratsalde gris honetan oinezko ibilaldi bategin dut eta beldur naiz ez ote diren gure kazetari gazteak zuzen.

Udaletxe maldan, baiki, harrizko ttottogia postmodernoakjarri dituzte, koronabirusaren presentziari egokituak,eseria zaudenean, bisean bis, nehor ez duzula segurtatuz. Bainagainerakoak, Errobi eta Aturri hegiko pausa-leku zaharrak norajoan diren galda genezake... asko ez da geratzen, apurtxo batzukbai hargatik, noiz behinka adinekoek hatsa har dezatentzat. Hiriakdagoeneko, adinekoen paradisuak bilakatuak dira eta auzapezekberen...

Irakurri segida

3579. zbk

Azalekoa | 2021/02/04

"Gazte Agora" topaketen berri

M.O.

Gazte%20Agora%20topaketen%20berri

"Gazte Agora" edo gazte forua deitu dute, Eusko Ikaskuntza (Iparraldea), Euskadiko Gazte Kontseilua (EAE) eta Nafarroako Gazte kontseiluak eraman mugazgaindiko topaketa. Baionan, Donostian eta Iruñean foroak antolatu zituzten, puntu batzuen inguruan gogoetatu, bakoitzak bere lurralde administratibotik abiatuz. Urtarril hondarrean hunen berri ukan dugu.

Ongizaite materiala: enpleguaeta etxebizitza

Gazteriak kezka handia azaldu du testuingurusozio-ekonomikoa dela eta. Kezkakez dira materialak soilik, prekaritarearenalderdi "subjektiboak" ere aipatu baitituzte.Kezkak eta nahiak laburbilduz, bizi-proiektubat garatzeko ahalmenik ez ukaitea ondorionagusia da.Bizi-proiektuak garatzeko baldintza materialakanitz aipatu dira. Enpleguaren kalitateaeta etxebizitzaren eskuragarritasuna eztabaidankokatu dira, herri tipien despopulazioaeta "talentuen ihesa" ere anitz agertudira.Gazteen erantzunetan bi ildo agertu dira:politika publikoak garatzea eta beraienkontzientzia hartzea. Gazteen arabera eskakizuneta behar guzieri instituzioenganik ezdute behar diren erantzunik eskuratzen. Gogoetahoriek, sozio-ekonomiko beste arlobatzuekin nahasten direla hainbat puntutanagertzen da, erakutsiz korapilatsua den gaibat dela.Adibidez, hezkuntzaren gaiarekin, orientazioarenaeta gobernantzan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016