Azalekoa | 2021eko Apirilaren 08a
Itzal Aktiboa: argiaren presentzia bizia
M.O.
Arte garaikidea hedatzeko xedearekin, sortu da Itzal Aktiboa artisten kolektiboa. Izuran atzeman ditugu: Josette Dacosta, Nick Bray eta Piarres Erdozaintzi-Etxart, esplikatzen zaukuten Jorge Oteizaren olerki batetik zutela elkartearen izena hautatu (3. orrian irakurgai dena).
Itzal Aktiboaren sorrera
2004an artista eta arteari interesatuakziren pertsona batzuk deliberatu zutenelkarte baten sortzea. Ez ziren deusetarikabiatzen, jadanik Haize Berri Izurako kulturzentroan erakusketak antolatuak ziren.Erakusketa horietan anitz artista Izuraraetorri dira, Josette Dacostak erraiten zaukunaldi bat baino gehiago bere etxeanegonaldiak egiten zituztela, elkar ezagutzekoparada emanez. Gune hortako aktibitateagainbehera abian zela, talde batekpentsatu zuen, artearen inguruan zerbaitantolatu behar zela, hortarik sortu zenItzal Aktiboa elkartea. Donibane Garazindu bere egoitza eta tarteka erakusketaala margo kurtsoak emaiten ditu. Bainahorrez gain alor bat garatu du, haurrekineta haurrentzat arte garaikidea sustatzea.Piarres Erdozaintzi-Etxart-ek gehitzenzuen, elkarteak barnealdean duela lanegiteko xedea, baserriko jendeek ere harremanzuzena artearekin ukaiteko gisan.
Margo bat eskolan
Izurritea aitzin, eskolako klaseak elkarteakerrezebitzen zituen, haurreri margoarenbidez artearen dastamena eman nahian,bai eta arte garaikidea ezagutaraztekoxedearekin.Osasun neurriek beste baldintzabatzuetara eraman behar ukan du, ItzalAktiboa da haurreri buruz ibilki. Horrenondorioz,"Margo bat eskolan" proiektuaabian jarri du. Nick Brayek erraitenzaukuneskolak ezin direla galerietan obrenikusten ibili, bainan artea eskoletan ibiltzenahal da, izurrite garaian aktibitateasegitzeko manera bat da.Iniziatiba berri hortan, Gonzalo Etxabarriabezalako artistak juntatu dira. Adibideaemaiten zuten, Oztibarreko eta Garazikoikastoletan, "Babakak" (ardi pikorra) zuberotarrarenobraren inguruan haurraklanean ari izan dira. Zoe Brayren margobatek segida hartzen zuela. Hots haurrekzuzenean artista batzuen obren inguruanlan eginez, artearen irakasbide onenadela dudarik ez dute.
Haurraren begirada
Arte desberdinetako margolarien obraklanduz, haurrentzat, sentsibilizaziorakoariketa ezin hobea dela zioten. GonzaloEtxabarriaren obra batek arte garaikideaezagutarazteko ahala emaiten badu, ZoeBrayrenek Pizkundearen garaia eta ErdiAroa du erakusten edo Josette Dacostarenekinpresionismoa. Ikasleek obrakezagutzeko eta sorkuntza artistikoarekinberaiek esperimentatzeko manerazuzena da. Ekimen hori ongi eramaiteko,hiruek erraiten zaukuten garrantzitsuadela erakasleak ere proiektuan sinets dezan,berak ere parte hartuz.Lehenik artistak, haurreri, bideo ttipi batenbidez, bere obra azaltzen du, ikasleekgida-joko bat eskuetan dutela, gomitatuakdira modu dibertigarrian gehiagoaztertzera.Larzabaleko ikastolan bideoak eginakizan dira, nun erakasleek azaltzen dutenhaurraren jarrera eta artistaren obrari buruzduten begirada. Erakasleek esplikatzendute, margoaren aitzinean "haurrakberen lanak sortzen hasi ziren, oso modunatural eta gogotsuan". Ama eskolakohaurrek joko-gida eskuetan, Zoe Brayrenobraren aitzinean, "bi pertsonaietan zentratudira: Itzal Aktiboaren imajinarioa etaartistarena: nor den, nun bizi den, poesiabat ere eskaini zioten" azaltzen du Marttaerakasleak.
Itzal Aktiboaren izenaren sorrera
Sar hitzan aipatu bezala, Jorge Oteizaren olerkibaten ildotik du elkarteak bere izena hautatua.Olerkiak azaltzen du argiaren garrantzia eta itzalarenmugimendua.
Argia argia baino ez zen
deusezetik
Jainkoak ilunpea sortzen du
eta gauaren ilunpetik
eguna jaiotzen da
eta argiaren egunean itzala jaiotzen da
ez baita argi gabezia negatiboa
ezen guretzat
itzal izatearen ahalmena da
itzal aktiboa
argiaren presentzia bizia
gure betiereko itzuleraren teoria
itzaletik argira itzultzen gara
gauetik egunera
lurraren itzalean igotzen gara
zeruaren gauetan
Jorge Oteiza











