Ba ote dakixu? | 2021eko Apirilaren 08a

Duela 150 urte, Pariseko Komuna (5/12)

Errusiar iraultzailea, Mikhaïl Bakounine
Errusiar%20iraultzailea_%20MikhaAl%20Bakounine

III. Errepublikaren proklamazioarenondotik, Frantziako bestehiri batzuk asaldatu ziren ere.1870eko irailaren 28an, Lyonen,jazarleek hiriko etxea hartu zuten(Bakounine, errusiar anarkistafamatuaren gidaritzapean) bainaguardia nazionalek mugimenduaerreprimitu zuten eta autoritateekkontrola berriz hartu zuten. Bermementoan, hegoaldeko liga batsortu zen, 13 departamendurekin,Marseillaren gidaritzapean, bainagobernuak mugimendu hori indargabetuzuen. Tolosak ere xedebera zuen baina ez zen urrunagojoan. Pariseko Komunak zuen mugimenduazkar bat hedatuko, partikularkihego ekialdean. Komunakproklamatuak ziren Marseillan,Lyon-en (martxoaren 23an), Narbonnen(martxoaren 24an), Creusot-en (martxoaren 26an). Bermementoan, jazarraldiak piztuziren Tolosan (martxoaren 24an),St-Etiennen (martxoaren 25ean)eta Limoges-en (apirilaren 4an).Baina, kasik beti, jazarraldiak berehalaerreprimituak edo indargabetuakizan ziren.

Marseillako Komuna

Halere, Marseillako Komunak 15egunez iraun zuen. Martxoaren22an, Thiers-en mintzaldi bat, zeineanPariseko Komuna gogorkisalatu baitzuen, afixatua izan zenhirian. Marseillarren erreakzioaizigarri azkarra izan zen, ParisekoKomunaren alde. Eta bai, marseillarrekparistarrak azkarki defendatuzituzten! Manifestazioak hedatuziren Marseillako karriketan. Milajende elkartu ziren Eldoradokogelan. Gaston Crémieux abokatuak,jendeeri armak hartzea eskatuzuen, Errepublika defendatzekoVersailles-en kontra. Orduan, manifestariekprefetura inbaditu zuteneta jazarleek Cosnier prefeta bahituzuten. Komisio batek zuen podereahartu, 12 kiderekin (baziren guardianazional eta herriko kontseilaribatzuk, Nazioarteko kideak...).

Crémieuxburuzagi gisa hautatua izanzen. Crémieux gizon moderatuazen eta gatazka saihestu nahi zuen.Lehenik, herriko kontseiluaren sustenguanahi zuen lortu baina herrikokontseilua ez zen sekula klarkiengaiatuko komisioaren alde. Sustut,solasaldi horiekin, Crémieux-ekdenbora anitz galdu zuen, defentsaantolatzeko orde. Jazarleek gotorlekuak,Saint-Charles geltokia etaNotre-Dame-de-la-Gardeko pentokaez zituzten okupatu. Martxoarenazken egunetan, Pariseko Komunakhiru mandatari Marseilleraigorri zituen. Pariseko mandataribatek, Landeck, zuen egiazko podereahartu. Crémieux-ek eta komisiokokideek dudak bazituztenbaina Landeck-ek ez.

Komisioaknegoziatu nahi zuen, Landeck-ekez. Lissagarayk erran bezala, “ezzuen sekula dudatzen, ez baitzuendeus ezagutzen”! Apirilaren 1ean,brigadier bat (Pelissier) jeneral gisaizendatu zuen, troparik gabeko jenerala.Kontrakoen alderdian, Espiventde la Villeboisnet jeneralak,ofizier erreakzionario bat, Aubagnenzena bere tropekin, balentriabat xekatzen zuen, prestigio militarbat lortzeko. Orduan, Marseillakokomisioaren negoziaketa proposamenaerrefusatu zuen eta hiriaoldarrean atakatu, gobernuari leialegon ziren guardia nazionalekin.Prefetura bonbardatua izanzen Notre-Dame-de-la-Garde etaSaint-Nicolas gotorlekutik. Federatuenerresistentzia, indargarririkgabe, itzali zen. Soldaduek prefetaeta beste bahituak askatuzituzten. Errepresioa izigarri gogorraizan zen.

Jazarleen artean,150 hil baino gehiago izan ziren(30 bat beste alderdian). GastonCrémieux arrastatua izan zeneta fusilatua azaroaren 30ean.Antoine Olivesi historialariarenarabera, “Marseillak ezagutu zuen,Parise baino lehenago, eta neurrittipiagoan, gerla zibila eta Pariseodoleztatuko zuen izarigabekoerrepresioa, hilabete bat berantago”.Pariseko Komunak ez zuenMarseillako Komunaren laguntzaukanen. Bakarrik egoiten zen.Ber destinoa ukanen zuen. Baina,oraino bi hilabetez, edo kasik,bere programa aplikatuko zueneta Versailles-eko gobernuari burueginen zuen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3588. zbk

Gure Hitza | 2021/04/08

Jende osteari mintzatzeko dohatuak

Jean-Louis Hargnordoquy

Egi Bidean saileko Iñaki Beristain-en hitzaldiaklaudatzean, Jean-Baptiste Bascans apezakhauxe erran zautan: “mintzatu nahi duenak behardik ukan funtsezko zerbait erraiteko; bestenazhobe dik isilik egoitea”. Ezin uka hori hala dela.Predikari interesgarriak gizarteko egoeren aipatzeraatrebitzen dira. Bertzalde, beren jakitateaEuskal Herritarrei helarazten dakitenak baditugu;hala nola Gure bazterrak emankizunetan beti plazerekinentzuten ditugun Luzien Etxezaharretaeta Jakes Casaubon.

Jean Haritxelhar zenak eta Erramun Baxok-ekbilkura ofizialetan herri hizkuntzen salbatzekoneurriak fermuki eskatzen zituztenean, nehor ezzen menturatzen aurka ihardukitzera. Eguneratumezuetan sinetsiz, Herriaren alde ahal guzia egitendutenak gidaritzat hartuak izaiten dira. Sortzendute heiekin gogoetatzeko eta heien bidelagunizaiteko gogoa. Horrelako gidari on bat daMixel Berhocoirigoin gamartiar militante argia,zintzoa, osoki engaiatua, lantegi munduan PatxiNoblia hendaiarra izan den bezala. Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016