Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Apirilaren 08a
Aiherra
Pandemia: egoera berria
Urte baten buruan, kasik heinberean gaude, pandemiarengatikhilabete bat iraunen duengarai berri batean berriz sartubaigira, joan den aste hondarrazgeroz. Hemendik goiti langileekahal bezainbat telelana etxetikeginen dute, eskolak aste batezhetsirik egonen dira, ondoko 2asteetan eskualde guzietakohaurrak betan oporretan izanendira, bidaiak eta joan-jinakgure etxeetarik 10 kilometrotanmugatuak izanen dira, eta abar.Haatik denek eginen ditugunindarren ondorioz, egoera maiatzetikgoiti hobetuko omen da,ostatuak eta kultur gelak, bai etazinema gelak irekiko direla esperantzaagertzen baita. Agianbai! Anartean, kultur eta kirolsailetan ez da hobetzerik ageri:dantza trebatzerik ez da, kantuerrepikarik ez da, elgarretaratzerikez, mus zeingehiagokarik ez,ez eta pilota txapelketarik.
Pilotari doakionez, trinket sasoiabukatua da, plaza laxoan, apirileantrebatzeak hasten ahalkozirela esperantza zen, bainajoan den asteazken arratsekomanuek edo abisuek dena kanbiatudute. Hilabete batez bedereneskolaldi inguruko jarduerakgeldituak dira, horrek erran nahidu plaza laxoan entrenamenduakedo trebatzeak ez direlahasten ahalko. Euskal HerrikoPilota Batzordeak ez du baimenikplaza laxoko esku huskakotxapelketaren antolatzeko, hotsdenak dudan daude. Maiatzeanespero da berriz hasten ahalkodirela trebatzeak eta txapelketak,baina zaila izatea arriskatzenda. Artekoek eta seniorrek, badu urte bat ez dutela pilotarikjo, eskuko minen beldurra dute,egoera aski konplikatua da. Ezda errex ez pilotarientzat, eztrebatzaileentzat, ez eta Abarratiapilota batasuneko arduradunentzat.Ateka gaitz huntarik ateraturik,ea noiz pilota klaskak berriz entzunendiren, gazteak xuriz beztiberriz ikusiko diren, ea noiz pilotaplazak beterik berriz ikusikodiren!!
"Bizi gira...kutxa bira" ekitaldiaAiherran
Apirilaren 11n, hots heldu denigandean gure herritik pasatukoden gertakaria da. Oraiko neurrisanitarioengatik jendeari ez bazaioposible mugitzea, bederenzurezko euskal kutxa tipi bat aldizmugitzen ahal da, herriz herriibiliko dena, mezu bat barnean,Euskal Herriko itzulia eginez,Argentinatik martxoaren 20anibilaldia abiaturik. Zurezko euskalkutxa ttipia Euskal Herrianbarna herriz herri dabil orain etagure herrira heldu den igandearratsaldean Itsasutik jinenzaiku (16:00). Ondotik Baigorrialde joan beharra da eta geroNafarroara, ibilaldia maiatzaren30ean Segura herrian bururatzekogisan.Igandean kutxa etorriko denean,(16:00), herriko plazatik pasagaiten, Antzuolarrek landatupagoaren ondotik, maskak soinean,neurri sanitarioak errespetatuz.Ongi etorri eginen diogu,diskretuki.
.073117.jpg)










