Herriz Herri - Hazparne (L) | 2021eko Apirilaren 08a
Hazparne
Gertakari gustagarria
Duela zonbait egun, Hazparnengertakari berezi batiragan da. Emazte gazte bat,haurraren ukaiteko muga ezarras untsa neurturik, auto bateanzegoen ospitalera joaitekodenborarik gabe. Haurrasortzen ari zela, goizeko lauorenetan, suhiltzaileak deituditu eta hauek erditzen lagundudute. Muttiko bat sortu da.Behar dena egin da gero amaeta haurra behar den bezalaartatzeko.Suhiltzaile izaitea zinez bereziada: gauza bortitzak ikustendira, bainan ederrak ere.Gero, ez ditake errexa holakoegoerari buru egitea. Bainanegin dute. Biba zuek!!
Egoera berria
Joan den astean erranak ezdu aste huntan gehiago balio.Hola bizi gira azken denborahauetan. Hara berazeskolak hetsi direla. Aisialdizentroak ere ez dira idekiko,salbu bi burasoak ezinbesteanbadira, erran nahi baitalehentasuna daukaten ofiziobatean ari. Hauen haurrakzainduak izanen dira. Zerbitzuhorren ukaiteko pij.hazparne@orange.fr gunera idatzi beharda edo 06 20 13 30 66 zenbakiradeitu.
Txertaketa eguna
Txertaketa zentro bilakatua daMendeala gela, astearteaz geroztik.Goizez idekia da astelehenetiklarunbatera. Lehentasunaemana zaie hirurogeitahamar urtetik goiti dutenei.Berrogeita hamar urtez goitieta eritasun berezi bat dutenekere lehentasuna dute. Bestalde,osagarri arloan laneanari direnak eta suhiltzaileak eretxertatuko dira.Hitzorduen hartzeko doctolib.fr gunera joan behar da edo06 15 48 56 28 deitu. Hau HerrikoEtxeko zenbaki bat izanki,bulego lan tenoreetan deitubehar da.