Mundu zabalean | 2021eko Apirilaren 08a
Frantses armadaren huts odoltsua Malin
Urtarrilaren 3an, Maliko Bounti herrianiragaiten ari zen eztei baten kontrafrantses armadako hegazkinek burutubonbardaketa baten ondorioz, 19 zibilerailak izan direla Nazio Batuetako inkestabatek baieztatu du.
Urte hastapenean, Barkhane operazioarenkarietara aire armadak bonbardaketakantolatu zituen, polemika eta ihardukitzefrango sortu zituen. Sahel eskualdeanhedatuak diren frantses indarreninplikazioa, Minusma deitu Mali herrikoegoera egonkortzearen aldeko NazioBatuetako Misioak zuzenki argitaraztendu.
Frantses agintariek, beren aldetik, errepikatzendute ez dela ezteirik izan tokihorretan eta jihadisten elgarretaratze batdutela miran hartu.Gertakaria aztertu duten Nazio Batuetakogiza eskubideen taldeko 15 presuneketa polizia zientifikoek baieztatzen dute,hunkia izan den gizon taldean, bonbardaketan22 presuna erailak izan direla,eztei batentzat bilduak zirela, horietarik19 zibilak izanki.Florence Parly, armadako ministroak,baztertzenditu frantses armadaren hutsegiteakusazioak, "informazio gerla"aipatuz.
Minusmak bere aldetik bonbardaketenaitzineko prestaketak berrikustea galdegitendu eta Frantziako eta Malikoagintariek erantzukizun ezberdinak argiditzaten.Biktimen indemnizazioa ereberen gain har dezaten, hala beharrez.Gaur egun, 5.100 frantses soldadukosatzen dute Barkhane indarra. NiagaleBagoyoko, seguritate politiken erreformakaztertzen dituen Afrikako espezialistenerakundeko presidentearentzat"holako gertakariek dudan ezartzen dutefrantses indar militarren eraginkortasunaeta beharra, tokiko jendeen seguritateaez baitute ekartzen, nun ez den frantsesenkontrako sentimendua azkartzen."












