Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Apirilaren 08a
Baiona
Mobilizazioa
Joan den astean EHBaik prentsagomitatua zuen, Pannecaukarrikan kokatua den Monbarhotel aitzinean. Badu urteakMonbar hotela hetsia izan zela.Jakin da promotore batek erosiaduela eta apartamenduakikaragarriko prezioan saldukodituela. EHBai mugimendu politikoakzioen aurreikusten diren10 apartamenduak 220.000€eta 396.000€ artean salgai izanendirela, bertako jendearentzatholako prezioa ez delarikaproposa. Norentzat eginak diraholako apartamenduak? Galderapausatzen duela.Aktualitatean den gaia, Ipar EuskalHerriko hautetsiek, helduden apirilaren 10ean bozkatubeharko baitute Tokiko EtxebizitzaPlana, dokumentu horrekfinkatzen ditu etxebizitza politikarennorabide estrategikoakheldu diren 6 urterentzat. Hainsegur gai hau berriz aipamenetanizanen da!
Bizikleta bide gehiago
Herriko Etxeak bizikletaz ibiltzekobide batzuk idekiak ditu, planhortan beste batzuen garatzeaxede du. Hortarako, hemendiketa 2023ko epea emanada eta 2,2 milioi euro baztertuditu. Auzoz auzo obrek segitzendute. Bizikletak erabiltzekozerbitzu batzuk antolatuak ditu:"Vélibleu" bizikleta elektrikoenalokatzeko, 2€ ordua, lehen10 minutuak kitorik eta "EuskalHerriko bizikleta" ber gisakobizikletak alokatzeko baina hilabetebat edo gehiagorentzat.
Aberri Egunaren ospakizuna
Beste hainbat lekutan bezala,Baionan ere Merkatuko Plazaneguerditan jende multzo batekAberri Eguna ospatu du. EnekoLamothe eta Marilu Lapeyradekkontzertu bat eskaini dute, ondotikdenek kantu bat emaitenzutela.
Baionako Antzokia betiokupatua
Aitzineko astean aipatu bezalaartista saileko langileek salatunahi dute, izurritearengatik ezindutela lan egin, Estatuak emaitendituen laguntzak ez direlaaski. Horren ondorioz, BaionakoAntzokia okupatzen dute,egunero biltzar nagusia egitendute, jakiteko segida zein nolakoaizan behar den. Ostiral goizguziz antzoki aitzinean ikusgarribatzuk emaiten dituzte.











