Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Apirilaren 08a
Baigorri
Dolu
Maddi Sallaberri, sortzez Martikorena,Bastida Otsobikoa,aste huntan ehortzi dute Baigorrikohilerrian. Domintxineratezkondua zen, 83 urtetan pausatuda.Doluminak familiari eta berezikiErramun eta Angèle anai-arreberi.
Sortze
Beste Ellande bat gure herrian.Okozen bizi diren Begonia Garciaeta Peio Coscarat, Xihiteianbigarren haurra ukan dute!Ongi etorri Ellande eta zorionakaitama gazteeri eta Laura arrebari.
PilotaIkastolak antolatu palantxalehiaketen finalak, ibiakoitzean,elizako plazan, merkatu kari jokatudira! Lau partida lerrokatudira bainan zoritxarrez, lehenmailako binazkakoa ez da bururainojoan ahal izan, GeixanAlfaro zangoan serioski kolpatudelako. Kuraia on Geixan etalaster eman hadi berriz pikoan,baitira gure herrian etxe anitztindu beharretan.Buruz burukakoa GermietaEtxeberrineko Betti Oltzomendikeraman du, Bastida BelarrekoEñaut Larreren kontra.Partida huni lotua zen pronostikoenjokoa irabazirik, Herriaastekariaren Baigorriko kazetariaitsuski aberastu da!











