Gure Hitza | 2021eko Apirilaren 08a

Jende osteari mintzatzeko dohatuak

Jean-Louis Hargnordoquy

Egi Bidean saileko Iñaki Beristain-en hitzaldiaklaudatzean, Jean-Baptiste Bascans apezakhauxe erran zautan: “mintzatu nahi duenak behardik ukan funtsezko zerbait erraiteko; bestenazhobe dik isilik egoitea”. Ezin uka hori hala dela.Predikari interesgarriak gizarteko egoeren aipatzeraatrebitzen dira. Bertzalde, beren jakitateaEuskal Herritarrei helarazten dakitenak baditugu;hala nola Gure bazterrak emankizunetan beti plazerekinentzuten ditugun Luzien Etxezaharretaeta Jakes Casaubon.

Jean Haritxelhar zenak eta Erramun Baxok-ekbilkura ofizialetan herri hizkuntzen salbatzekoneurriak fermuki eskatzen zituztenean, nehor ezzen menturatzen aurka ihardukitzera. Eguneratumezuetan sinetsiz, Herriaren alde ahal guzia egitendutenak gidaritzat hartuak izaiten dira. Sortzendute heiekin gogoetatzeko eta heien bidelagunizaiteko gogoa. Horrelako gidari on bat daMixel Berhocoirigoin gamartiar militante argia,zintzoa, osoki engaiatua, lantegi munduan PatxiNoblia hendaiarra izan den bezala.

Ez da gutiestekoa mezuak helarazteko arteakdaukan gaitasuna. Mixel Itzainak erraiten duegoera berezietan kantatu bertsuen indarrabiziki handia dela. Adibidez, Xabier Amurizarenahotsak indar ikaragarria emaiten dio bat-bateanmoldatzen ari den bertsuei. Bada bakan entzutenden beste molde eder bat ere, hau haatik ez kantatua,Basarri bertsulari ospetsuak noiz behinkabaliatua. Bazakien, paper mutur bat gabe, mintzaldienegiten, kobla laburretan edo berdinkobla luzetan. Olerkiz beztitu hitzak erreposkiahozkatuz eta ardura tonua aldatuz entzulegoaloriatzen zuen.

Jakina da Mixel Labegueriek entzuleen bihotzakberotzen zituela. Hari beretik, Eñaut Etxamendirenbi mintzaldi sutsu gogorat datozkit. 1981ekoNafarroaren Egunean, Baigorriko plaza nagusiajendez mukuru betean mintzaldi hunkigarria eginzuen, euskaraz, frantsesez eta gazteleraz, hanbilduak ziren erdaldunei ere mezua pasaraziz. Ezzuen aipatu gabe utzi bi hilabete lehenago EspainiakoParlamentura bi armadaburu sartu eta tirokahasi zireneko gertakari beldurgarria. 1992kourriaren 18an aldiz, galdatua izan zitzaion Euskariadeitu burujabetzaren aldeko elgarretaratzeanBilbon bildu 100.000 jendeei bi hizkuntzetanmintzatzea udaletxeko balkoitik. Bere lana ederkikausiturik, esku-zarta luzeak jo zizkioten.

Prefetak beti denen manatzen usatuak dira, bainan1990ean sortzera zoan EKEren araudienmoldatzeko bilkura batean Baionako Suprefetariustegabea agitu zitzaion. Jakes Abeberri Biarritzekohautetsiak denen aitzinean bizi bizia isilarazizuen, erranez ez zela gobernuaren eskumakilbat baizik. Bertze biltzarkideek ez zuten gaizkihartu.Azkenik, gure umore onarentzat hain beharrezkoadugun irria ez du nornahik sorrarazten.

AhetzekoMattin bozgorailura hurbiltzen ikusteakberak irriz hasarazten ginituen; gero karkailakaaritzen ginen haren ditxoak eta neurri motzekobertsu zirikatzaileak entzunez. Dohain hortarikbadute Txomin Ezponda bertsulariak eta UgutzRobles txiste kondalariak; biak eskola ona denantzerkian arizanak.Dohatuen zerrenda hau errexki luza ditaike, zorionezbaitira nortasun handiko andere eta gizongehiago, gazteak barne, jende andanari mintzatzekotrebeak. Geroan ere, heien mintzoa izandadila herritarren izpirituen hazkurria!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3588. zbk

Gure Hitza | 2021/04/08

Jende osteari mintzatzeko dohatuak

Jean-Louis Hargnordoquy

Egi Bidean saileko Iñaki Beristain-en hitzaldiaklaudatzean, Jean-Baptiste Bascans apezakhauxe erran zautan: “mintzatu nahi duenak behardik ukan funtsezko zerbait erraiteko; bestenazhobe dik isilik egoitea”. Ezin uka hori hala dela.Predikari interesgarriak gizarteko egoeren aipatzeraatrebitzen dira. Bertzalde, beren jakitateaEuskal Herritarrei helarazten dakitenak baditugu;hala nola Gure bazterrak emankizunetan beti plazerekinentzuten ditugun Luzien Etxezaharretaeta Jakes Casaubon.

Jean Haritxelhar zenak eta Erramun Baxok-ekbilkura ofizialetan herri hizkuntzen salbatzekoneurriak fermuki eskatzen zituztenean, nehor ezzen menturatzen aurka ihardukitzera. Eguneratumezuetan sinetsiz, Herriaren alde ahal guzia egitendutenak gidaritzat hartuak izaiten dira. Sortzendute heiekin gogoetatzeko eta heien bidelagunizaiteko gogoa. Horrelako gidari on bat daMixel Berhocoirigoin gamartiar militante argia,zintzoa, osoki engaiatua, lantegi munduan PatxiNoblia hendaiarra izan den bezala. Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016