Euskal diaspora | 2021eko Apirilaren 08a
Aberri Eguna Diasporan eta Ekuatore Gineako Euskal Etxea
ABERRI EGUNA.
Alde handiakdaude mundu osoan Koronabirusarenegoerari dagokionez. Frantzianberean Euskal Etxeak bezalakoelkarteak hetsiak dira, bainamunduan barna egoerak eta irekitze-mailak desberdinak dira, zinezhetsiak egotetik, zatika zabalik/hetsiakedota guziz zabalik egoteraino,beti ere egoera aldakorra eta hainbatlekutan gaiztotzen, baina berdenboran txerto gero eta gehiagoematen eta ustez hobera jo dezanlaguntzen. Segitzen dugu, ororenburu, hainbat galdera-ikur lagun.Testuinguru hortan, joan den igandeanBezpizkunde igandea izanda, Aberri Eguna, Euskal Herrianegun oihartzun arras mugatua dueneuskal besta, baina gure Diasporan--bereziki Hego Ameriketan-- historikokiindartsua izan den eta EuskalEtxe askoren egutegietan gorrizmarkatua duen bozkario eguna.Aurten ere mugimendu frango ibilidu, baina pandemiak online munduraeta birtualtasunera aldaraziditu gehienbat izan dituen deialdiak,asko "Euskal Herria Batera" taldeakegin deiari segituz.
Sare sozialen mundua bor-bor ibilida Aberri Eguneko aipu eta aldarrikapenakegin eta testu, argazki etabideoak plazaratzen eta banatzenegunaren esanahia eta funtsa barreiaturik,euskaldunen artean etaez-euskaldunenean, erran nahi baitaazken haueri euskaldunen berriemanik. Bihotzak eta sentimentuekprotagonismoa duten eguna da,anitz Euskal Etxetan arbasoekiko etaEuskal Herriarekiko esteka gogoraekartzen diena. Pandemia aitzinekoohiko elgarretaratze handiak ez dira egin eta, oro har azken urtebete pasexehuntan bezala, internet bilakatuda plaza berria, erroak, arbasoaketa nondik gatozen gogoan atxiki,eta gure izana eta sentitzen garenaospatu eta aldarrikatzeko egungoagora eta abagunea, bereziki Diasporakohurbil/urruntasunean. Ikurrinandana aireratu da igandean,fisikoki, jendeen etxe eta balkoietan;eta euskal etxe eta egoitzetan; eta jende askoren bihotzetan, NewYorketik Tokyora, Buenos AirestikMexikora, Londrestik Berlinera.
MALABO, GINEA.
Eta aurtengoan,Aberri Egunez, baita Ginean ere,Ekuatore Ginean, Afrika beltzekoherrialde huntan Euskal Etxea sortzekobidean ari den taldea iraganigandean bildu eta urrats berriaeman baitu, seguruenik pare bathilabeteren buruan Afrikako lehenengoeuskal etxe ofiziala errealitatelegeztatua izango delarik.Oraindik legeztatuak ez direnez, ezzuten ofizialki ospakizun-bestarikantolatzen ahal, beraz profil baxuarekinbildu dira, mintzatzeko, bainaikurrinak ere apaingarri, bozkariozaitzina doalako heien Euskal Etxearenizaera ofizialarena. Logoa ereegina dute, eta estatutuak idatziak,eta orain paperetan beharrezkoakdiren sinadura eta baimenek zenbatdenbora hartzen duten da gakoa.Gogora dezagun, euskaldunak badaudelaeta egon direla aspalditikAfrikan, baina hau izanen dela egituratueta ofizialtasuna eskatuko duenlehenengo Euskal Etxea. Zorionak!
.070855.jpg)










