Kostaldean | 2021eko Apirilaren 08a
Iragan mendeko oporraldiak Donibane Lohizunen
Jakintza elkarteak plazaratudu aurtengo bere lehen aldizkaria.Alde batetik kondatzenda Napoleon lehenarendenboran gradu pollit batetaratheldu izan zen soldadubaten bizia. Izena, ThéophileHourcade. Biarno hegi hortakoazen. Duela hamar baturte jadanik Jakintzak zenbakibat atera zuen Biarno hegihortako hiru herritaz eta ildoberetik heldu zauku soldaduhorren harat-hunatetaz aldihuntan agertzen dena. ThéophileHourcade bizpahirualdiz kolpatua izan zen Napoleonengerletan. Gero, urteaskoz Donapaleun egon zen.Saint-Martin bere sorterria,Amikuzetik hor berean dena,ez zuen haatik ahanzten etahango auzapez ere hautetsiaizan zen.
Bigarren gaia, aspaldikoargazki frangok ederki beztitzendutena, lekukotasunnasai bat iragan mendeanDonibane Lohizunen iragaitenziren oporraldietaz. 40ko gerlaaitzineko oroitzapen frangoharrotuz gehienik. Nola treinezjiten zenak ikusten zituen zaldikarrosak geltoki aitzinean. Nolakarriketan baziren oraino idiakuztarrian ibilki. Bistan duzu erebesteak beste 1930eko Jondonanebesten afixa. Dena frantsesezbakarrik. Salbu "ttunttunari"hitza azken eguneko egitarauansartua, hitz bat ez dugunagehiago biziki erabiltzen. Denborahartan, hiru pilota partidabaziren bestakari, biga luzeaneta batto esku-huska. Luzekolehena ez bide zen entraalekoa,hizki larriz ezarria zenarifidatu behar, Frantzia zen alabainanEspainiaren kontra ari!Oroitarazia ere zauku udatiarrak"estranjer" deitzen zirela,batere maleziarik gabe. Ez dufuntsean hain aspaldi usaia horigalduxea dela. Aipatzen dira eresegur hondartzako mainaldi etaur-kirolak. Geroztikako bestazonbait ere ba hala nola argazkibatekin, 1960an Luis XIV erregeaDonibanen esposatzearenhirugarren mendeburua.













