Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Apirilaren 08a
Uztaritze
IRAKAR
CCAS herriko ekintza sozialen zentroaketa Uztaritzeko mediatekak zerbitzuberri bat proposatzen dute “Irakar” deitua.Otsailaren lehenetik haste, hilabeteoroz, lehen ortziraletan mediatekakolangileak ibiliko dira hitzordua hartuzgeroz etxetan proposatzeko liburu,dokumentu edo aldizkariak irakurtzeko.Baldintzak: herrian bizitzea eta ibiltzekozailtasunak ukaitea, hala nola: adinekojende, elbarritu, eri edo kolpatu etaemaztehaurdunak. Zerbitzua urririkda. Irakurgaien hautatzeko kontsultadaiteke webgunea: mediatheque-ustaritz.fr. Argitasun gehiagorentzat etahitzordua finkatzeko telefono huntaradeitu: 05 59 93 17 75 edo e-mailez:mediatheque@ustaritz.fr. Zerbitzu horrekarrakasta ona izanen duelako esperantzan.
Elkarteeri laguntza
Herriko Etxeak elkarteen laguntzekopolo bat sortu du beren kudeaketak hobetzekoasmotan, izan dadin administraziomailan, materialean eta dinamismoan.Taldea honela osatua da: kiroleta kultur hautetsia Kriztian Ibarboure;kirol kontseilari Jean-Laurent Esteinou;eskolen bizi zerbitzuan XantalGuilsou; poloaren arduradun ElodieLafitte eta idazkari Florence Olhasque.Elkarteen polo horren helburua da:materialaren, autoen, gelen eta biltokienkudeaketa; diru laguntzen segidasegurtatzea; elkarteen bizia baloratzeaeta dinamizatzea. Egoera sanitarioarengatikbiltzarrik ezin baitaegin, zonbait argitasun emaiten dituhalere behar orduentzat: lehenikharremanentzat helbide elektronikohau atxikitzea: association@ustaritz.fr (helbide hau bakarra izanenda eta lehenagokoak desbaliotuakdira); diru laguntzen eskaerak egiteaabenduaren lehenetik otsailaren15a arte; ekintzentzat gelen eskaerakekintza baino aste bat lehenagobederen; materialarentzat hilabetebat lehenago; mini bus edo autoentzatbi aste lehenago. Gakoakeskuratzeko berantenaz larunbatgoizetan 12:00ak aitzin, Gaztelondoan.Urte osoan gela berak baliatzen dituzten elkarteek, galdea eginbehar dute maiatzeko hirugarrenortziraleanondoko urtearentzat.Uztaritzen den elkarte kopuru handiaikusiz Herriko Etxeak galdegitendu epeak errespetatuak izan ditenserioski (galde anitz izanen baitira)eta ahal bezainbat zerbitzu egiteagatikdenen onetan. Egoera sanitariohau hobetzen bada poloak biltzarorokor baten egitea hitzemaiten dupuntu horiek pikoan ezartzeko etaargitasun gehiago emaiteko.
Iraunkortasun biltzarra
CIDFF 64 Departamenduko emazteeneta familien eskubideen informaziozentroak, Uztaritzen, herritarrentzat,iraunkortasun biltzarbatzuk ortzirale guziz (9:30-12:00)antolatzen ditu. Biltzar horiek baimendukodute lehen batean emazteeta familien trukaketa eta harremanbatzuen ukaitea arlo zonbaitetan,hala nola: emazteen eskubidetan,familien bizian, osagarrian eta sexismobortizkerian. Biltzarretan partehartzeko hitzordua aitzinetik hartzeabeharrezko da bi telefono hauetarikbatean: 06 37 95 78 22 edo 06 2425 21 17.
Bultza Euskara
Uztaritzen ere beste hainbat lekutanbezala, Bultza Euskara ekimenaantolatua izan da, arrakasta pollitaukanez. Azpiko argazkiak egun horinola iragan den ongi borobiltzen du.