Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Martxoaren 19a

Senpere

Dantz’Hari ezeztatua Asteburu ospetsua eskaini beharra zuten Zirikolatzen 40. urtemuga kari Larreko kulturgunean, ostiral eta larunbatean. Dantz’Hari ikusgarriarekin biltzeko xedea zen belaunaldi desberdinak, zahar eta gazte dantzaren inguruan. Bainan dakizuen bezala, 100 kidez goitiko elgarretaratzeak baita kirol eta kultur ekitaldiakez dira gehiago haizu, salbuespen neurri xorrotxak plantan ezarriak dira. Beraz erabakia izan da gibelaraztea urria arte. Laster jakinen dugu zer egunetan antolatuko duten, dantzariek denbora gehiago ukanen dute ongi preparatzeko. Bertzalde “Antigone à corps perdus” tragedia eman beharra zen ostegun huntan le Théâtre des Chimères elkartearen eskutik, ez dakigu ea bertze data batera gibelatuko duten. Nehork ez daki koronabirus izurrite hunek noiz arte iraunen duen, anartean pazientzia pittin batekin denek ordre onean sartu behar lukete. Integrazio Batzordea Elkarte hunek bere koka tokia duenean Amotz-Larraldean, hizño bat aipatu gabe ez ginen egoiten ahal. Bere 21. kanpaina abiatu du “ikastola ororentzat” lemapean, gaur egun 111 ikasle ahalmen urriko edo elbarritu ibilki dira ikastoletan eta hauen kopurua emendatuz doa urtero. Ulertu errexa da diru iturrien beharretan direla, aurtengo xedea dute 124 000€ biltzea. Dudarik gabe, laguntzak ukaiten dituzte Herriko-Etxe eta erakunde batzutarik, haatik anitz kondatzen dute enpresa eta partikularren gain. Zuen emaitza helarazten ahal duzue Integrazio Batzordea, Larraldea Amotz, 64310 Senpere helbide huntara, xehetasun gehiago beren webgunean. Pilota solas Gantxikiko palantxa lehiaketa abian da egun hauetan urtero bezala, Senpereko pilota batasunak antolaturik. Txapelketa hunetan 4 multxo badira, pilotarien mailaren araberakoak, beraz deneri idekia, aldiz mugatua 40 bikotetan. Izen emaitea beharrezkoa da martxoaren 25a arte deituz 06 02 12 52 55 edo 06 22 53 26 09. Parte hartzea 25€, babes-betaurrekoak baitezpadakoak dira. Kirolak laguntzen du egoera latz huni ihes egiten. Bozen emaitzak Huna lehen itzuliak utzi dituen emaitzak gure herrian. Orotarat baziren, 5.113 zerrendetan, 2.894 bozkatzaile: Nousbaum 1.192 (%42,00), Idiart 1.171 (%41,27) eta Béderède 473 (%16,70), orotarat 2.836 bali, 38 baliogabe eta 19 xuri. Beraz bigarren itzuli bat ukanen dugu, nork daki zer pasatuko den aste baten buruan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016