Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2020eko Martxoaren 19a

Uztaritze

Uztaritze

Hauteskundeak Huna Uztaritzerentzat joan den igandeko hauteskundeen emaitzak. Izen emanak: 5.205; boz emaileak 2.977 (%57,19); abstentzioa 2228 (%42,80); xuri eta balio gabe 83. Balio zirenak: 2.894. Bildu dituzte: Bruno Carrère: 1.309 (% 45,23); Jean-Claude Saint-Jean: 649 (%22,4); Bruno Cendres: 570 (%19,7); Dominique Lesbats: 366 (%12,65). Heldu den igandean segida. Xandienea jatetxea Hamazazpigarren mendean eraikia izan da Hiribehereko plazan den Xandienea etxea. Beti ostatu bezala ezaguna zen, etxe horrek izen desberdinak erabili ditu. Lehenik Bidegaray ostatua. 1950eko hamarkadatik berrogoi urte osoz (zenduak diren) Lalanne senar-emaztek atxiki dute ''Café des sports'' izenarekin 1995ean salduko duten arte. Garai hortan ezaguna zen ere Kapito- Harri pilota elkartearen egoitza bezala. Geroztik bi kudeatzaile segitu dira, azkenek Ttirritta ostatua izena emanik, bainan 2017az geroz osoki hetsia zen. Hiribehere plazari bizi bat berriz segurtatzeko bikote gazte batek hartuko ditu ostatu horren giderrak, Xandienea izendatuko dutena berriz. Emmanuel Da Silva Militao (sortzez portugesa) eta Julie Etchart espos lagun hazpandarra, izanen dira beraz kudeatzaile berriak, jatetxe ere bilakatuko dena gizona lanbidez sukaldaria baita. Herriko Etxeak laguntza ekartzen diote edari saltzeko lizentzia bat prezio hoberenean utziz. Obra batzuk laster hasiko dituzte barneak osoki berritzeko eta gaurko neurrietan emaiteko. Bikotearen gogoa da uda hastapeneko bederen beren komertsioa idekitzea. Suerte on bikote gazteari
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016