Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Eskola publikoa kexu
Lekorne eta Makea artean pasatu direnak, ohartu daitezke bide bazterrean plastiko beltz batzuetan bi herrietako eskola publikoko burasoek beren kexua erakutsi nahi zutela. Joan den ostiralean, Lekorneko eskola publiko aitzinean burasoak bildu dira beren adierazpenak eskatzeko. Heldu den sartzean erakasle postu bat gutiago izanez, horren ondorioz klaseak gainezka eta kalitate eskaseko hezkuntza litzatekeela haurreri eskainia adierazi nahi...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Azken denbora hauetan, eskuin eta ezker mobilizazio desberdinak antolatuak dira espekulazioa salatzeko, izan etxe edo(ta) lur-salmenta prezio ezin jasangarriak direla. Joan den astean, argazkian agertzen den bezala Lekornen ardi tropa da salgai den etxe baten teilatura igan. Ardiek ere gaurko egoera salatu nahian?
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Hodi egoitzaren estreinaldia
Joan den larunbatean Hodi etxearen estreinaldia iragan da. Auzo herrietako auzapezak etorriak ziren: Aiherratik Arño Gastambide, Donamartiritik Antton Larraburu, Makeatik Alain Dubois, Irisarritik Xavier Lacoste eta Luhusotik Jean-Pierre Harriet, kontseilari nagusi ere dena. Francis Gonzalez Bokaleko auzapezak ere Lekorneko bidaia egina zuen. Hervé Damestoy herriko auzapezak ongietorria egin du, Urtsuko Xoriak-eko bi dantzarik aurresku...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Hodiako estreinaldia
Hodiako estreinaldia abenduaren 11n iraganen da (11:00). Salen bisita egin eta, janari-mahaia eskainia izanen da "On Egin"-ek eginik, Hodi Aldean gelan. Herritar guziak gomitatuak dira.
Antolakuntza arrazoiengatik, izenak abenduaren 3a aitzin eman behar dira, Herriko Etxera deituz.
Eraikitzeko lurrak salgai
2022ko urtearen hasieran Lekorneko herria plazako lur baten jabe izanen da. Etxe...
Herriz Herri | 2021eko Azaroaren 25a
"Eguberriko Kutxak" bilketa
Ekimen eder hau berriz abiatzenda, behartuak diren pertsonentzat:zapata kutxa batean, jantzia,goxokia, liburua... zergatikez hitz goxo batekin lagundua,kutxa batean ezarri behar da.Lekornen kokatua den Edertegiraekartzen ahal dira, abenduaren14a arte berantenik,ondotik Aiherrako bidea hartukodute "Bihotzeko Ostatu"elkarteraino.Jestu ttipi batek, bihotz anitzberotzen ahal ditu
Herriz Herri | 2021eko Irailaren 30a
Apirileko hormengatikezbeharra À¢'€'"
Apirilaren 4tik 8ra izozteekegin kalteengatik, Lekorneherria laborantza hondamendienbiktima gisa ministerioak ezagutudu. Kaltetuak izan diren laborariek,kalte-ordaina eskaera egin behardute. DDTM (Direction Départementaledes Territoires et de laMer) egiturari deklarazioak azaroaren9a aitzinigorri beharko dira.
Izpindar ingurumen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016