Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a

Bildu Hodian elkartea

Bildu Hodian elkartea

Aitzineko astean aipatua ginuen "Bildu Hodian" elkarte berriak aktibitate desberdinak antolatuko zituela, horra jadanik plantan jarriak direnak.

Forman izan nahi? - Arazorik ez! Hodi Aldean asteazken guziz "Gimnastika Fitness" kurtsoak emanak izanen dira (19:00-20:00). Lehen kurtsoa aste huntan hasia bada, goxoan ondoko astetan hurbiltzen ahal da. Lehena kitorik da, gero urteko 100€ ordaindu beharko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a

Elkarte berria - Mus lehiaketa

Elkarte berria

Elkarte berri bat sortu da herrian "Bildu hodian" izena hartu du. Elkartearen helburua da tokikoak eta parte hartzaile proiektuak eramaitea, kultura, herriko eta artistiko gertakarien inguruan. Urte guzian adin guzientzat gauzak proposatuak izanen direla errana da. Gehiago xehetasun ondoko egunetan!

Mus lehiaketa

"Itxaropena leuzemia" federazioak urriaren 2an mus lehiaketa antolatzen du, Hodi Aldean (14:00). Pertsona...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a

Herriko bestak

Gure eskualdean azkenetako bestak izanez, usaian arrakasta badute. Herriko gaztek egitarau aberatsa proposatzen daukute, ostegunean antzerkiarekin hasiko dena. Ostiralean eta astelehenean pilotazaleak herriko trinketera hurbilduko dira, Lapurdiko pilota lehiaketarentzat, ostiralean 2 finalerdiak jokatuko dira eta astelehenean finalak (18:30).

Ostiralean Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus-ekin bertsu afaria, Etchebarne ostatuan (20:00), ondotik plazan kontzertuak entzungai izanen dira....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Antzerki eta bertsu afaria - Elkarteen forua

Antzerki eta bertsu afaria

Herriko bestak hurbiltzen hasiak dira, ondoko astean egitarau zehatza agertuko dugu. Oraindanik besten kari iraganen diren bi hitzorduren berri eman nahi dugu. Lehena irailaren 15ean, ostegunarekin, Jostakin antzerki taldeak haurren ikusgarria emanen du, Hodi Aldean (20:00), ondotik talo eta edateko.

Bigarrena, bertsu afaria Etxebarne ostatuan iraganen da, buruilaren 16an, ostiralarekin (20:00), saio eder baten mentura, Maialen Lujanbio...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a

Dantza filma

Agorrilaren 27an, iluntzean, herriko plazan Telmo Esnal-ek egin "Dantza" filma ikusgai izanen da.

Istorioa: Ekaitza hor da, soroetan lan egun luze baten ondotik. Euria gelditzen denean, bizitza berpizten da, garai batean lur antzuen bihotzean. Fruta bat sortzen eta ontzen da, eritasunari ihardukitzen du eta sagarnoa ekoiztuko duen sagarra bihurtzen da. Uztaren ospatzeko tenorea etorri da, trinkatzeko eta maitasuna ospatzeko garaia helduko da.

Sartzea urririk.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Legebiltzar hauteskundeak


Horra gure herriko bozen emaitzak: Urrutikoetxea (EHBai) eta Trounday (Ensemble) berdin atera dira bakoitzak 78 boz eginez, ondotik Lassalle (Résistons) 69 boz, Etchaniz (Nupes) 67 boz, Lopez (RN) 37 boz, Taillefer (Reconquête) 9 boz eta Bouchart (Animalien alde) 5. Bestalde baliogabeko bat eta bi xuri izan dira. Heldu den igandean berriz bozkak iraganen dira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016