Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Aurten ere, apirilaren 7an Baigura ikastolak "Ogi besta" antolatzen du. Eguna labea piztuz hasiko da (8:00), plazan haurrentzat jokoak (11:00), ondotik bazkaria Hodi Aldean (haurrentzat piknika), apirilaren 1a aitzin lekua atxiki behar da deituz 06-75-73-47-92. Arratsaldean ere izanen da animazioa, eskolako aterpean Txomin Zubietarekin zirku tailerra (14:00), Hodi Aldean Urtsuko Xoriak dantza taldearen ikusgarria (16:30) eta eguna ongi bururatzeko Arberoako txarangak bazterrak alaituko...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Sarako Pontx pailazoa abenduaren 16an (17:00) Hodi Aldean izanen da. Pertsonaia bihurria bezain alegerak, "Gelara" bere azken obran huntan, haur eta beti gazte egon direnak xoratuko ditu. Prezioa: haurentzat 5€, helduak 8€.
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Azaroaren 18an, larunbatarekin (20:00), Hodi Aldea gelan, "Iki Mihi Klik" antzerkiaren ikusteko gomita zabaldua da, Bildu Hodian elkarteak antolaturik.
Kattalin Sallaberry eta Jokin Ingungarayk eman obra, adin guzietako publikoari idekia da, memento goxo baten pasatzeko hitzordu paregabea.
Taula gainera bi pertsona agertzen dira etortzekoak diren artistentzat oholtza apailatzeko ardura dute, baina ateratzen duten objektu bakoitzak ipuin bat oroitarazten die. Batetik bestera,...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Baigura ikastolaren alde kontzertua
Baigura Ikastolak urriaren 21ean (21:00), Hodi Aldean gaualdia antolatzeko du. Aitzin (19:00) edariak eta taloak hartzen ahalko dira, Patxi ta Konpainiak alaituko duena.
Aitzinetik kontzertuko txartelak salgai dira, Hazparneko Lurra dendan, Kanboko Ttikia saltegian eta Makeako Hirigoyen garajean.
Adindunentzat aktibitateak
Hodi Aldean adindunentzat aktibitate desberdinak proposatuak dira....
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 07a
Lekorneko bestak hasten direnean, larrazkena hurbiltzen ari dela seinale! Aurten buruilaren 14an ostegunarekin hasiko dira, Jostakin antzerki taldeak prestatu obrarekin (20:00), Hodialdean, ondotik talo eta ostatu.
Ostiralarekin pilotarien aldi, trinketean berezkoen Lapurdiko lehiaketaren kari bi finalerdiak iraganen baitira (17:30), sartzea urririk. Etxebarne ostatuan Haira Aizpurua Ibargagai eta Irantzu Idoate Funosas bertsulariak hor izanen dira, Ainhoa Sarasua gai emaile izanen...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a
Etxebarne ostatuan, uztailaren 13an (20:00), ostegun huntan beraz, Jurgi Ekizak kontzertua emanen du. Lekuan berean taloak eta azieta konbinatuak proposatuak dira.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016