Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Mus solas
Union Basqueren kontu, Etxebarne ostatuan 10 pare bildu dira. Lehen atera dira Orxixtegiko Bidegain Henri eta Iriarteberriko Etchepare Mattin, herriko txapeldun-ordeak Gerezieta Aroztegiko Xavier eta Fabien Pochelu aita-semeak dira atera. Txapeldunak lehiatu dira Donamartiriko kantonamenduko kanporaketetan eta berri ona, kalifikatu dira Bidarten Pazko astelehenez iraganen diren finaletan parte hartzeko.
Euskal Herriko Txapelketarentzat, Lekornetik bi...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Mus
Etxebarne ostatuan muslarieri bi hitzordu proposatua zaie. Euskal Herriko txapelketaren kontu otsailaren 17an (20:00) eta Union Basque lehiaketarentzat martxoaren 10ean (20:00). Aitzin pintxoak proposatuak dira, tripa beterik hobeki musean artzeko gisan eta zergatik ez gezurño bat edo bi artean!
Libertimenduak
Igande goizean herriko plazan bazen mugimendu, xoko guzietarik jendea etorria zen, Baigura inguruko herriek eman...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Baigura inguruan diren Suhuskune, Arrosa, Bidarrai, Iholdi, Irisarri, Ortzaize, Lekorne, Makea eta Luhusok, azken urte hauetan ohidura den bezala, elkarrekin Libertimenduak antolatzen dituzte. Jaz Bidarrain iragan baziren aurten Lekorneren aldi da, hitzordua plazan otsailaren 12an, igandez, emana da (10:30). Euria balitz Makeako Mindegiko aterpean litzateke. Udaberriari ongietorria denek elkarrekin emanen diote.
Libertitzeko beharra sentituz gero, zirtzilek gure herrietako eta inguruko...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Luixak 100 urte!
Joan den igandean, Herriko Etxea baliatu da agiantzen egunaz, Luixa Etchepare 1922ko azaroaren 16an Heletan sortua ohoratzeko. Luixa heletarra bada, gehiago urte pasatu ditu Lekorne Gerezieta auzoan.
Herve Damestoy herriko auzapezak egin hitzaldian, Luixaren ibilbidea gogoratu du, 1938an Lafitte familiara etorri zen, etxekoandrea errientsa izanez, etxeaz eta haurretaz okupatzeko. 1940an Lafitte landaretegia garatu zen, enpresan ari ziren...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a
Bildu Hodian elkarteak otsailaren 2tik harat, ostegun goiz guziz "irri-yoga" deitu aktibitatea adineko pertsonentzat kitorik proposatzen du. Izena emaiteko: BilduHodian@gmail.com edo 06-86-47-19-29.
...Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Bertsuxurla
Bertsuxurlaren 2. saioa urtarrilaren 13an (20:30), Etxebarne ostatuan iraganen da, Irati Alcantarilla/Beñat Astiz, Oier Urreizti/June Aiestaran eta Maite Sarasola/Jon Mendiluze bertsulari gazteek parte hartuko dute.
Bildu Hodian elkartearen gomita
Urtarrilaren 14an, Hodi Aldean (10:00-12:30/14:00-18:00), Bildu Hodian elkarteak antolaturik "Irakurtzeko ttattola" proposatzen du. Gune berezian, euskaraz eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016