Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Luixak 100 urte!
Joan den igandean, Herriko Etxea baliatu da agiantzen egunaz, Luixa Etchepare 1922ko azaroaren 16an Heletan sortua ohoratzeko. Luixa heletarra bada, gehiago urte pasatu ditu Lekorne Gerezieta auzoan.
Herve Damestoy herriko auzapezak egin hitzaldian, Luixaren ibilbidea gogoratu du, 1938an Lafitte familiara etorri zen, etxekoandrea errientsa izanez, etxeaz eta haurretaz okupatzeko. 1940an Lafitte landaretegia garatu zen, enpresan ari ziren...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a
Bildu Hodian elkarteak otsailaren 2tik harat, ostegun goiz guziz "irri-yoga" deitu aktibitatea adineko pertsonentzat kitorik proposatzen du. Izena emaiteko: BilduHodian@gmail.com edo 06-86-47-19-29.
...Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Bertsuxurla
Bertsuxurlaren 2. saioa urtarrilaren 13an (20:30), Etxebarne ostatuan iraganen da, Irati Alcantarilla/Beñat Astiz, Oier Urreizti/June Aiestaran eta Maite Sarasola/Jon Mendiluze bertsulari gazteek parte hartuko dute.
Bildu Hodian elkartearen gomita
Urtarrilaren 14an, Hodi Aldean (10:00-12:30/14:00-18:00), Bildu Hodian elkarteak antolaturik "Irakurtzeko ttattola" proposatzen du. Gune berezian, euskaraz eta...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Abenduaren 10ean Lekorneko Hodi Aldean gaualdia proposatua da. Taloak jatean eta trago bat edatean "Makean Kantuz"-ek animatuko du lehen partea (19:00), ondotik Adar taldeak dantzaldia eskainiko du "Bal trad" deitua (20:30). Sartzea kitorik da, nahi edo ahal dena emaiten da.
Gaualdi hortako etekinak Eskuz Esku etorkinen alde lan egiten duen elkartearentzat izanen dira.
...Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Irakurgaiak
Hodian hilabetean behin 2 eta 5 urte dituzten ttipientzat istorioak irakurtzeko hitzordua emana da, ondokoa azaroaren 19an (10:00) iraganen da. Izena eman behar da 06-14-22-01-26 deituz.
Garbitzeko produktuak etxen egin
Egun berean (10:00-13:00) tailer bat proposatua da etxeko kosmetika, higiene eta garbiketa egiteko produktuak nola egin ikasteko. Izena eman behar da 06-86-47-19-29 deituz.
Herritarren...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
Donostiako Zientzia Museoa bisitatu
Urriaren 26an Hodi Aldean elkarteak ateraldi interesantea proposatzen du, Donostiako Zientzia Museoaren bisitatzea. Abiatzea herriko plazatik (8:30). Edozeinek parte har lezake, adingabeak lagunduak izan behar dira. Autobusa erreserbatzeko urriaren 15a aitzin izena eman behar da 06-86-47-19-29 deituz. 10€ elkarteko kideentzat eta 15€ bestentzat.
Kontzertua
Urriaren 22an Baigura...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016